Agenda

Produktuaren pasaporte digitala Europan

Pasaporte Digital

Eguna

2023ko ekainaren 20a

Lekua

Bizkaiko Teknologia Parkeko auditoriuma 101 eraikina (Zamudio)

Ordua

9:30 am - 12:30 pm

Prezioa

Doan

Produktuaren pasaporte digitala: nola ekin aldaketari eta zer eragin duen Europako jasangarritasunean

Prestatu zaitez Europako merkataritzaren etorkizunerako!

Produktuaren pasaporte digitala Europako merkataritza irauliko du aurki, eta, industria-produktuaren arduradun zaren aldetik, funtsezkoa da zuretat ulertzea zer-nolako eragina duen Europako jasangarritasunean eta nola ekin aldaketa horri. Pasaportea Europar Batasunean produktuak merkaturatzeko baldintza bihurtuko da, eta hori erronka handia izango da enpresentzat, kudeaketari eta egokitzapenari dagokienez.

Jardunaldi honetan elkartuko diren adituek gidatu egingo zaituzte jakiteko zer eragin izango duen produktuaren pasaporte digitalak zure enpresan eta zer urrats egin behar dituzun pasaporte hori eraginkortasunez ezartzeko. Ikusiko duzu nola lagundu diezazukeen teknologia digitalak pasaportea modu efizientean kudeatzen eta nola integratu prozesu hori eguneroko operazioetan.

Gainera, produktuaren pasaporte digitalaren inplementazioaren kasu praktikoak aztertzeko aukera izango duzu. Funtsezko zenbait gai landuko dira, hala nola jasangarritasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa, eta ikusiko duzu, orobat, produktuaren pasaporte digitala tresna ahaltsua izan daitekeela zure enpresaren izen ona hobetzeko eta Europako arauak betetzea bermatzeko.

Agenda

Zer da Europako pasaporte digitala eta nola funtzionatzen du?

  • Produktuaren pasaporte digitalaren oinarriak, helburua eta Europan nola inplementatuko den aztertuko dugu.
  • Tresna honek nola funtzionatzen duen eta zure enpresari nola eragin diezaiokeen ikusiko duzu.

Zer onura ditu Europako pasaporte digitalak herritarrentzat eta enpresentzat?

  • Produktuaren pasaporte digitalak kontsumitzaileei eta enpresei eskaintzen dizkien onura nagusiak aztertuko ditugu.
  • Ulertuko duzu nola hobetu dezakeen pasaporte honek kontsumitzailearen konfiantza eta nola ireki ditzakeen aukera komertzial berriak Europako merkatuan.

Zein da Europako pasaporte digitalaren ikuspegi digitala?

  • Ikusiko dugu teknologia digitalak funtsezko zeregina betetzen duela produktuaren pasaporte digitala ezartzeko eta kudeatzeko.
  • Zure enpresan pasaporte hau ezartzen laguntzeko eskura dituzun tresna eta soluzio digitalei buruzko informazioa emango dizugu.

Europako pasaporte digitalaren adibideak eta esperientziak

Produktuaren pasaporte digitalaren inplementazioaren adibide errealak eta bidean ikasitakoak ezagutuko dituzu. Adibide horiek lagunduko dizute pasaportea hainbat industria-sektoretan ezartzearekin lotutako erronkak eta aukerak ulertzen.

Atsedenaldia - kafea

Mahai-ingurua produktuaren pasaporte digitalean aditu diren kideekin

Mahai-inguruan, galderak egin eta zure kezkak partekatu ahal izango dituzu produktuaren pasaporte digitalaren arloko adituekin.

Aprobetxatu produktuaren pasaporte digitala, eta prestatu zaitez Europako merkataritzaren etorkizunerako!

Bizkaiko Teknologia Parkeko auditoriuma 101 eraikina

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

-