Agenda

"Soinean eramatekoak, osasunerako eta lan-arriskuen prebentziorako" JARDUNALDIA

Eguna

2019ko azaroaren 12a

Lekua

TECNALIAren egoitza - Miramongo Parke Teknologikoa (Donostia)

Ordua

-

Prezioa

Doan

Gailu medikuak garatzea aukera natural bat da lehiakorragoak izan nahi duten eta beren ohiko jarduera etorkizuneko erronkekin bateragarri egin nahi duten edo dibertsifikatu nahi duten enpresentzat.

Osasun-industria berritzailea sortzea —pertsonen eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena—  gure industria lehiakorrago bihurtzeko aukera bat da. Haren bidez, aukera izango dugu sektore sofistikatu eta balio erantsi handiko batean sartzeko

TECNALIAn, teknologia berriak garatzen, aktiboak sortzen eta enpresei jarduten duten sektoreetan transferentzia teknologikoa egiten?? laguntzen diegu.

Zertan lagunduko dizu jardunaldi honek? 

  • 360º-ko ikuspegia edukitzen, alor klinikoan eta industrialean, wearable teknologietan, nazioartean lider garrantzitsu diren adituen eskutik. 
  • Aparteko gertaera bat izango da; bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu medikuntzaren sektorean eta lan-arriskuen prebentzioan dauden azken berrikuntza teknologikoak. 

AGENDA

Ordutegia Gaia
09:00 Erregistroa
09:30 Ongietorria
Jesús Valero, TECNALIAko Osasuneko zuzendaria
09:40 Hasiera
Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea
10:00 Inaugurazio-hitzaldia
Marco Molinari doktorea, Sta. Lucía Fundazioko Neuroerrehabilitazioko Unitate Klinikoko zuzendaria

10:40

1. blokea: Wearable Technologies
Juantxu Martín, Gogoako CTOa - "Nahasmendu muskuloeskeletikoak errehabilitatzeko eta prebenitzeko exoeskeletoak"
Pablo Callejo, STTko Motion Capture Dibisioko zuzendaria - "Mugimenduak analizatzeko teknologiak, lesioen gaitasun funtzionala balioesteko, ergonomiarako eta lesioen prebentziorako"
► Haritz Zabaleta, FESIAko CEOa
11:30 Kafe-ordua - Aktiboen erakusketa

12:00

2. blokea: Clinical Applications
Thierry Keller, TECNALIAko Neuroerrehabilitazioko zuzendaria
► Pablo Aranda, IMQko Kirol-medikuntzaren arduraduna
► Amaya del Villar, IIS Biodonostiako Berrikuntza Unitatea

12:50

3. blokea: Industrial Applications
► Joe MCIntyre, TECNALIAko Robotika Medikoko zuzendaria
► Ana Elvira Planas, Ergonomia Laborategiko koordinatzailea - La Mutua Universaleko I+Gko zuzendari teknikoa
► Vanesa Enríquez, NISSANeko Process Engineer
13:40 Jardunaldiaren amaiera eta Osasun Laborategien aurkezpena
Javier González, TECNALIAko Osasun Merkatuko zuzendaria
13:50 TECNALIAren Osasun Laborategien bisita
14:30 Luncha
15:30 Jardunaldiaren amaiera