REBUILD: eraikuntza-ereduaren aldaketa bultzatzen eta sustatzen duen ekitaldia
Eraldaketa horrek sendotzen jarraituko du datozen urteetan, industrializazioaren, digitalizazioaren, diseinuaren eta jasangarritasunaren arloko soluzioen bidez. Gainera, REBUILDen barruan egingo da Arkitektura Aurreratuaren eta 4.0 Eraikuntzaren Biltzar Nazionala; eraikuntza berriaren erronkei soluzioa emateko eta hurrengo hamarkadako ibilbide-orria marrazteko ezagutza-foro handiena da, profil profesional bakoitzerako agenda berezia du, eta uneko gai nagusiei buruzko saioak egingo dira.
Azken batean, hitzordu bat eraikuntzaren balio-kate osoarekin.
Eraikune Construction Cluster-en H872 standa
Eraikune Construction Clusteren H872 standean izango gara: gure soluzio nagusien berri emango dugu, gure etorkizuna elkarrekin eraikitzeko eraikinak asmatuz. Eraikingintzaren erronkei erantzuten saiatuko gara, eraikin bizigarriagoekin, eraginkorragoekin eta konektatuagoekin.
Soluzioak proposatzen ditugu bost ildo estrategiko hauetan: eraikuntzako Eco-Bio-Smart materialak, fabrikazio aditiboa eraikuntzan, eraikinetarako biki digitalak, baliabideen zirkulartasuna eraikinak eraikitzeko, eta efizientzia energetikoa eraikingintzan.