REHABEND Euroamerikako Kongresuak eraikinak eta azpiegiturak birgaitzeko neurriak aztertzeko, planifikatzeko eta ezartzeko metodoak eta ondarea mantendu eta kontserbatzeko estrategiak izango ditu ardatz
"Eraikuntzaren patologia, birgaitze-teknologia eta ondarearen kudeaketa" kongresuan, arlo horretan lanean ari diren zenbait herrialdetako adituak bilduko dira. Profesionalek, akademikoek eta espezialistek arlo honetako ezagutza teorikoetan eta kasu praktikoetan azken urteetan lortutako esperientziak eta aurrerapenak partekatuko dituzte; 250 ekarpen tekniko baino gehiago izango dira.
Ekitaldi honen zortzi edizioren ondoren, Granadan izango da REHABEND 2022.
TECNALIAren parte-hartzea
Eraikinetako eta azpiegituretako eta hiriko, lurraldeko eta ingurumeneko gure adituek hainbat hitzalditan parte hartuko dute REHABEND 2022 kongresuan. Hitzaldi horietan, beren esperientziak eta ezagutzak azalduko dituzte, baita TECNALIAk landu dituen zenbait kasu praktiko ere:
- Habanako badiako portu zaharreko azpiegitura industrialen inbertsioen eraginkortasuna hobetzeko metodologia
- Busturiko Txatxarramendiko zubia birgaitzea (Bizkaia)
- Gaztelugatxe, nola kudeatu Euskal Herriko kostaldeko toki berezi baten erresilientzia
- Bilboko Portuko Naufrago Etxea eraikitzeko azterketa
- Bilboko industria-ondarearen bi ikono: Etxebarriko tximinia eta Zorrotzako garabia
- Brotoko San Blas ermita osorik leheneratzea (Huesca)
- Produktu eta soluzio berriak eskala errealean probatzea Kubiken. 10 urteko eragiketa-aldian izan duen bilakaera eta transformazioa.
- Saneamenduko eta ur-hornidurako sareko kanalizazioen eta deposituen barnealdea urrutitik ikuskatzea
- Iturriek aukera ematen digute ondarea gizarte- eta lurralde-ikuspegitik aztertzeko.
- Nafarroako hiri- eta landa-eremuetako energia birsortzeko kudeaketa-ereduen ibilbide-orria
Informazio gehiago
TECNALIAk kide global gisa lagunduko du ekitaldi honetan.