Agenda

Rehabweek virtual '21: Errehabilitazio Medikoaren alorreko Nazioarteko erreferentziako Biltzarra

Eguna

2021ko irailaren 23a - 2021ko irailaren 25a

Lekua

Online

Ordua

8:50 am - 10:15 pm

Prezioa

Doan

RehabWeek errehabilitazio medikoaren arloko nazioarteko kongresu handienetako bat da: aukera eskaintzen du ikerketa akademiko eta industrialaren azken ezagutzak partekatzeko eta, are garrantzitsuagoa, errehabilitazio-teknologiari buruzko eztabaida inspiratzaile, berritzaile eta partizipatibo bat egiteko.

  • RehabWeek Virtual '21ek goi-mailako hitzaldi magistralak, saio interaktiboak, mahai-inguruak, parte-hartzaileen arteko eztabaidak (talde txikitan) eta instalazio klinikoen zuzeneko bisita birtualak izango ditu ardatz.
  • Errehabilitazio-teknologia aurreratuen aplikazio praktikoak aurkeztuko dira denbora errealean.

Parte hartzen duten ICRTko erakundeak

Edizio honetan parte hartuko duten ICRT (International Consortium on Rehabilitation Technology) partzuergoko lau erakundeak hauek dira:

  • • Errehabilitazioko Robotikaren Nazioarteko Partzuergoa (ICORR)
  • • Estimulazio Elektriko Funtzionaleko Nazioarteko Elkartea (IFESS)
  • • Errehabilitazio Aurreratuko Teknologiaren Industriaren Nazioarteko Elkartea (IISART)
  • Errehabilitazio Birtualerako Nazioarteko Elkartea (ISVR)
  • Antolatzaile nagusia Thierry Keller doktorea da, TECNALIAko neurorrehabilitazioaren arduraduna eta ICRT (International Consortium on Rehabilitation Technology) partzuergoko lehendakaria. Berak emango dio hasiera konferentziari, eta minisymposium ReHybeko burua izango da IFESS konferentzian hilaren 23an.

6A SAIOA

H2020 Rehyb Minisymposium proiektua

Moderatzailea: Thierry Keller, Espainia

  • ReHyb sarrera: Satoshi Endo, Alemania
  • Betekizun klinikoen / azken erabiltzailearen analisia: Carmen Krewer, Alemania
  • FESerako (estimulazio elektriko funtzionalerako) kontrolaren kontzeptua eta erronkak: Satoshi Endo, Alemania & Thierry Keller, Espainia
  • Kontzeptu orokorra eta ikuspegiak neurorrehabilitazioan, Paul Verschure, Espainia
  • FESa neurorrehabilitazioan, Aaron Yurkewich, Erresuma Batua
  • Demo saioa, Carmen Krewer & Aaron Yurkewich & Satoshi Endo 

PROGRAMA

Biltzar birtuala

Hartu lekua!