Agenda

Robotika eta 3D ikusmena: fabrika malguetaranzko bidea

Rootica-Vision3d_fábrica flexible

Eguna

2023ko azaroaren 7a

Lekua

Mikeletegi pasealekua 7 (TECNALIA), Donostia

Ordua

9:00 am - 2:00 pm

Prezioa

Doan

Grupo Álavak eta TECNALIAk “Robotika eta 3D ikusmena: fabrika malguetaranzko bidea” jardunaldira gonbidatu nahi zaituzte. Azaroaren 7an egingo da, Donostian, 9:00etatik 14:00etara.

Fabrikazio malguaren bidean industriak dituen erronkei aurre egiteko automatizazio industrial adimendunaren mundua goitik behera aldatzen ari diren soluzio eta joera teknologiko aurreratuak izango ditugu erakusgai.

Saioan, zuzeneko erakustaldiak izango dira, teknologia desberdinekin, baina elkarrekin lan egiteko gai diren hainbat ekoizpen-sektoreri zuzenduta. Horiei esker, jakin ahal izango duzu zure industria-prozesuen errendimendua nola maximizatu, azken produktuaren kalitatea eta kostu-murrizketa bermatua duzula.

Animatzen zara esperientzia hau gurekin partekatzera?

Industrializazio malgu eta adimendunerantz aurrera egiten lagunduko dizugu, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu ditzazun. Jaso itzazu 3D teknologiari eta robotikari buruzko aurkezpen interesgarriak, eta haien aplikazioari eta ezarpenari buruzko zuzeneko erakustaldiak.

Zer demo ikusiko dituzu?

  • Demo Bin Picking, ikusmen artifiziala eta robotika konbinatzen dituena, piezak identifikatzeko eta manipulatzeko.
  • Profilometria eta adimen artifizialeko demoa zinta garraiatzailearekin.
  • Kode-irakurgailuen demoa.
  • Scan&Robot demoa, robot-programaziorik gabe leuntzeko eta soberakinak ebakitzeko eragiketetarako.
  • Laborategiko laginak manipulatzeko aplikazioen demoa.

Mikeletegi pasealekua 7 (TECNALIA)

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

Ongietorria

Grupo Álava eta TECNALIA

10:00 am - 10:30 am

3D teknologia

Grupo Álava

10:30 am - 11:00 am

Fabrikazio malgua

TECNALIA

11:00 am - 11:30 am

Robotika

TECNALIA

11:30 am - 2:00 pm

Atsedenaldia

2:00 pm -

Ikusmen-demoak