Agenda

Robotika eta errealitate birtuala osasun-eremuan

Jornada de robótica y realidad virtual

Eguna

2022ko maiatzaren 17a

Lekua

Miramongo Teknologia Parkea Mikeletegi Pasealekua 2. Donostia

Ordua

8:45 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

Osasun-eremurako robotikari eta errealitate birtualari buruzko jardunaldia: estandarrak eta jardunbide egokiak

Osasuna zaintzeko robotikaren merkatuan dauden enpresa askok gero eta arau eta estandar gehiago bete behar dituzte. TECNALIAk jardunaldi bat antolatu du, robotika sanitarioan eta errealitate birtualean bete beharreko jardunbide egokiei buruzkoa, halako teknologien garapenean lan egiten duten enpresei zuzendua.

Jardunaldian, osasuna zaintzeko sistema robotikoetako gizaki-robot interfazeetarako eta interoperabilitaterako eta software-garapenerako jardunbide egokiak eta gomendioak emango dituzte nazioarteko adituek.

Ekitaldiak bi saio paralelo izango ditu. Batean, osasunerako robotikaz jardungo dute, eta, bestean, errealitate birtualaz, baina izango da bien arteko interakziorik ere. TECNALIAn errealitate birtualean eta TACTILITY ekimenean dabiltzan zenbait adituk interfaze interaktibo berriak behar dituzten enpresentzat dauden azken joerak aurkeztuko dituzte.

Osasunerako robotikari buruzko saioaren helburua

Patrick Courtney eta Diego Torricelli doktoreek hartuko dute parte osasunerako teknologia robotikoen garapenean erabili beharreko jardunbide egokiei eta estandarrei buruzko jardunaldian.

Amaieran, lan-saio bat egingo da parte-hartzaileen eta gonbidatutako hizlarien artean, osasunaren zaintzako robotikan dauden eta sortzen ari diren teknologiei buruzkoa. DIH-HERO sareko kide garen aldetik, gure helburua da osasunerako robotikako teknologiak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzea, haien ikerketa eta berrikuntza bizkortzeko.

Errealitate birtualari buruzko saioaren helburua

Errealitate birtuala eta areagotua arrakastaz aplikatu da dagoeneko industriaren eta osasunaren zenbait arlotan. Hala ere, TACTILITY ekimenean lanean jarraitzen dugu erabiltzailea ingurune birtualetan murgiltzeko esparruan, haren esperientzia ukipenezko atzeraelikadurarekin aberasteko asmoz.

Genovako eta Aalborgeko unibertsitateetako eta Inria eta TECNALIA ikerketa-zentroetako nazioarteko zenbait adituk aplikazioetarako interfaze berrien erabileran dituzten esperientziak eta jakintza partekatuko dituzte bertaratzen direnekin. Saioaren amaieran, TACTILITY sistema probatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

  • Networkingerako gune bat ere antolatu dugu bertan diren adituekin harremanetan jarri nahi dutenentzat.
  • Amaitzeko, TECNALIAren osasun-laborategiak bisitatuko ditugu, eta TECNALIAren neuroingeniaritzaren eta robotika medikoaren alorretan diharduten sistemen adibide batzuk ezagutuko ditugu han.

Saioen amaieran, networkingerako gune bat izango da. Jardunaldiko hizlariekin aurrez aurreko bilerak egitea eskatu ahal izango da. Networking-bilera horiek jardunaldia hasi baino lehen antolatu ahal izateko, jarri harremanetan Ainara Garzorekin.

*Ekitaldia ingelesez izango da.

Deskargatu agenda!

TACTILITYri buruz

Europako proiektu bat da, ingurune birtualetako interakzio-sistemak aberasteko ukipen-informazio esanguratsua baliatzen duena, murgiltzezko errealitate birtualaren eta telemanipulazioaren kalitatea handitzeko.

DIH-Hero-ri buruz

Plataforma independente bat da, Europa osoko berrikuntza digitaleko zentroak lotzen dituena laguntza-sare bat sortzeko, osasungintzako robotikaren alorreko edozein eragile aktibori zuzendua. Proiektuaren partzuergoa Europako 11 herrialdetako 17 bazkidek osatzen dute. Osasuna zaintzeko robotikaren berrikuntza bizkortzea da gure helburu nagusia. DIH-HERO enpresa txiki eta ertainei beren eragina maximizatzen eta merkaturatze-denbora murrizten laguntzean oinarritzen da bereziki.

DIH-HERO eta TACTILITY proiektuak Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatuak dira, 825003 eta 856718 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenei jarraikiz, hurrenez hurren.

Ekitaldi hibridoa: online eta aurrez aurre

Hartu lekua!