Teknologia disruptiboak dira robotika eta garun-makina interfazeak, eta abiadura handian ari dira garatzen. San Telmo museoak (Donostia) jardunaldi batzuk antolatu ditu “Hello, Robot” erakusketaren barruan, egoera berri horrekin erlazionatutako gai batzuk lantzeko.
Jardunaldion helburua da teknologia horiek inklusiboak, jasangarriak eta gizartearekiko arduratsuak izatea, gizaki guztiok geure kabuz uler ditzagun. Orobat landuko dira beste alderdi batzuk, hala nola zer ondorio izango dituzten lan-merkatuan teknologia disruptibo horiek.
Robotika inklusiboa gizartea hobetzeko
Arantxa Rentería (TECNALIA), INBOTS proiektuaren arduraduna, “¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas? Mitos, realidades, ética y derecho de la robótica” mahai-inguruan izango da, eta harekin izango dira, besteak beste, Madrilgo Complutense Unibertsitateko, Cajal-CSIC Institutuko eta EHUko adituak.