Agenda

Robotika malgua, fabrikazio-prozesu industrialetan aplikatua: ROBOTT-NET

Eguna

2019ko uztailaren 4a

Lekua

TECNALIA, Mikeletegi pasealekua 7, Donostia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Robotika da enpresen lehiakortasuna bizkortzeko palanketako bat, ETE-etan bereziki: prozesuak automatizatzeko, soluzio malguak behar dituzte, fabrikazio-aginduen aldaketetara bizkor egokitzen direnak, eta, ekoizpen-prozesuetan, modernizazioaren sinonimo dira eraginkortasuna eta errentagarritasuna. 

ROBOTT-NET ekimenak fabrikazio industrialera aplikatutako robotika berriaren ahalmena erakusten du.

Edukia 

  • Robotikak fabrikazioaren esparruan zer joera dituen ikusiko dugu, eta fabrikazio-prozesuak malgutzeko aukera ematen duten teknologiak sakonago aztertuko.
  • Xehe aztertuko ditugu enpresen fabrikazio-prozesuak automatizatzearen alderdi garrantzitsuenak, baita horretarako metodologia ere.
  • Prozesuak robotizatzeko inbertsioen gakoak azalduko ditugu.
  • Eskuzko prozesuak robot industrial mugikor eta malgu berritzaileekin ordezkatuz eta mordernizatuz enpresen produktibitatea areagotzen ikasiko dugu. 

Norentzat 

  • Manufaktura-enpresetako ekoizpen-arduradunentzat eta beste kudeatzaile batzuentzat.
  • Beste alor batzuetako profesionalak izanagatik, robotika berriaren potentziala eta hura fabrikazio-prozesuetan nola aplikatzen den sakonago ikusteko interesa dutenentzat.

Programa

Ordutegia

Gaia
09:00 TECNALIAren aurkezpena eta ROBOTT- NET ekimena.
Jon Agirre Ibarbia -TECNALIA
09:05 Robotika ezartzen laguntzen duten joera sozioekonomikoak.
Jon Agirre Ibarbia -TECNALIA
09:30 Fabrikazioaren esparruko robotikaren joera teknologikoak. Iraultza digitala. Etorkizuneko faktoriak eta 4.0 industria. Industriako ohiko robotak: bost aplikazio ohikoenak; robotika berria; ekoizpen-malgutasuna lortzea; muntatzeko robotika, manipulatzeko eta garraiatzeko robotika eta robotika mugikorra. 
► Damien Sallé -TECNALIA
10:00 Robotika malgua: muntatze- eta desmuntatze-lanen automatizazioa.

  • Erraz programatzea SKILLS erabiliz
  • Bi besoko robotikaren aplikazioak

Damien Sallé -TECNALIA

10:45 kafea
11:00 Robotika malgua II: ikusmenean eta sentsoreetan oinarritutako hautaketa; piezak 3Dn identifikatzea robotekin manipulatzeko.

  • Doitasun handiko prozesuak robotekin (kalibrazioa)

Damien Sallé -TECNALIA

11:45 Robotika malgua III: manipulazio mugikorra

  • Robot eta manipulagailu mugikorren diseinua eta fabrikazioa.
  • Barruko lokalizazio eta nabigazio sendoa.
  • Posizionamendu doia akoplamenduetarako (docking)

Damien Sallé -TECNALIA

12:30 Bazkaria
13:45 Lantegiaren eta laborategiaren bisita, VERSATILE erakusleena barne.

  • Aplikazio-erakuslea: automozioko pieza multzoak prestatzea (kitting) muntatzeko (adibidea: PSA)
  • Aplikazio-erakuslea: hegazkingintzan zulatzeko prozesua eta azkoin flotagarriak posizionatzekoa automatizatzea (adibidea: AIRBUS)
  • Aplikazio-erakuslea: bizarra egiteko makinen muntaketa (adibidea: BIC, LMSrekin elkarlanean)
  • Aplikazio-erakuslea: kordoi zigilatzaile automatikoa
  • Aplikazio-erakuslea: bi besoko robotika
15:30 Jardunaldiaren amaiera

Oharra: Robott-net ekimenaren barruan, hau izango da azken trebakuntza-saioa.