Osasuna zaintzeko robotika-teknologiei buruzko eztabaida irekia izatea da ekitaldi honen helburua:
Osasuna zaintzeko robotikaren merkatuan dauden enpresa askok gero eta arau eta estandar gehiago bete behar dituzte. DIH-HERO sareko kide garen aldetik, gure helburua da enpresa txikiei laguntzea robotika sanitarioko teknologietan, eta ikerketa eta berrikuntza bizkortzea.
Osasuna zaintzeko teknologia robotikoetako adituak gonbidatuko dira, ReHyb proiektuko bazkideak barne. Horrez gain, gai hauei buruzko tailer bat antolatuko da: gizaki-makina interfazeak dituzten sistemak, interoperabilitatea eta software-garapeneko jardunbide egokiak eta gomendioak. Tailerrean, gainera, jarduera interaktiboak egingo dituzte parte-hartzaileek.
Norentzat
- Robotika sanitarioan eta/edo errealitate birtualeko aplikazioetan interesa duen edozein erakunde edo enpresa.
*Ekitaldia ingelesez izango da.
Deskargatu REHYB katalogoa
Jardunaldi hau Europako bi proiekturen testuinguruan antolatu da: DIH-HERO (Digital Innovation Hubs in Healthcare Robotics) eta ReHyb (Rehabilitation Based on Hybrid Neuroprosthesis).
DIH-HERO plataforma independente bat da, Europa osoko berrikuntza digitaleko zentroak lotzen dituena laguntza-sare bat sortzeko, osasungintzako robotikaren alorreko edozein eragile aktibori zuzendua. Proiektuaren partzuergoa Europako 11 herrialdetako 17 bazkide nagusik osatzen dute. Osasuna zaintzeko robotikaren berrikuntza bizkortzea da gure helburu nagusia. DIH-HERO enpresa txiki eta ertainei beren eragina maximizatzen eta merkaturatze-denbora murrizten laguntzean oinarritzen da bereziki.
ReHyb Europako proiektuaren partzuergoa goiko gorputz-adarren exoeskeleto hibrido bat garatzen ari da, hautemateko eta jarduteko bere gaitasunak erabiltzen dituena erabiltzailearen biki digitala sortzeko.
Sistema kognitibo aurreratua biki digitalarekin interakzioan arituko da exoeskeleto hibridoa planifikatzeko eta kontrolatzeko, eta, hala, kontrol-sistemak sinpatiaz errespetatuko du erabiltzailearen egoera neuromekanikoa eta psikologikoa, eta modu adimendunean lagunduko dio erabiltzailearen mugimenduari.
DIH-HERO eta ReHyb proiektuak Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatuak dira, 825003 eta 871767 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenei jarraikiz, hurrenez hurren.