TECNALIA Venturesen Entrepreneurs’ Clubarekin eta Europako herrialdeetako RobotUnion azelerazio-programarekin batera, topaketa bat antolatu dugu, robotikaren alorreko startupei eta ETE-ei ezagutzera emateko zer laguntza eta zerbitzu eskaintzen dituen RobotUnionek, beren ideia ekintzaileak merkaturatu ahal izan ditzaten.
Robotikaren alorreko startupei eta ETE-ei zuzendua dagoen Europako herrialdeetako lehen azelerazio-programa da RobotUnion: bere bigarren deialdi irekia egin du, etorkizun handiko startupen bila, 223.000 € kapital libre emakida gisa jasotzeko aukera izan dezaten.
Jardunaldian, RobotUnionek bilatzen duen startup-motaren adibide gisa, bi hitzaldi izango dira streaming bidez (ingelesez): Nido Robotics eta Tendo. Bi startup horiek lehenengo deialdian egin ziren RobotUnion programaren parte.
Topaketa apirilaren 3an egingo da, 9:30ean hasita, TECNALIAren Donostiako instalazioetan. Bertaratzen direnek hau ikusteko aukera izango dute:
- RobotUnion azelerazio-programaren bigarren deialdi irekiari buruzko xehetasun guztiak.
- Nido Robotics: kamera integratua duten urpeko droneak fabrikatzen ditu startup honek, giza bizitzarik arriskuan jarri gabe ikusketak, mantentze-lanak nahiz ikerketak egiteko, era efizientean.
- Tendo: Europako iparraldeko startup honek laguntza mediko robotikoa garatzen du oratzeko arazoak edo mugak dituzten pertsonentzat.
AGENDA
09:20 – 09:30 Izena ematea
09:30 – 09:40 Ongietorria. Germán Lasa, TECNALIA Ventureseko Marketineko eta Komunikazioko arduraduna.
09:40 – 10:00 RobotUnionen bigarren deialdi irekiaren aurkezpena. Leire Martínez, TECNALIAko proiektu-kudeatzailea
10:00 – 10:40 Nido Roboticsen aurkezpena. Roy Petter Dyrdahl Torgersen, Nido Roboticseko CEOa
[Ingelesez, streaming bidez]
10:40 – 11:10 Tendoren aurkezpena. Sofie Woge, Tendoko CEOa
[Ingelesez, streaming bidez]
11:10 – 11:30 Harreman-sarea lantzeko kafea.