Agenda

ROSeko trebakuntza profesionalentzat: ROS-I Academy

Eguna

2019ko urriaren 16a - 2019ko urriaren 18a

Lekua

TECNALIA- Mikeletegi pasealekua, 7. Donostia

Ordua

-

Prezioa

Doan

ROS (Robot Operating System) robotetarako kode irekiko softwarearen erabilera zabaldua dago arlo akademikoan, eta haren abantailak industriako erabileretara ere zabaldu daitezke. Asmo horrekin, eta industriako profesionalak trebatzeko, ROS-Industrial mundu mailako ekimena sortu da.

Ikastaroaren helburuak

ROS-I Academyk, ikastaro honekin, ROSen oinarritutako softwarea  konfiguratzeko eta erabiltzeko ezagutza, trebetasuna eta gaitasuna eman nahi die profesionalei, industrian erabiltzeko.

Parte-hartzaileek, ikastaro honetan, pick & place aplikazio bat (industrian ohikoa) erreplikatzen ikasiko dute ROS erabiliz. Aplikazio horretatik abiatuta, sentsoreak eta kontrol-elementuak gehituz, ROS-Industrialen potentziala eta malgutasuna ikus daitezke.

Egitaraua

Urriak 16, asteazkena

Ordutegia  Gaia Saio-mota
09:00h Ongietorria eta hasierako demoak Aurkezpena
09:30h ROSen hastapenak. ROSen oinarriak. ROSeko komunikazioa. Gaiak
Aurkezpena
11:00h ROSeko elementuak (nodes, filesys, catkin_ws, package/node, param server) Tutoriala
13:00h Etenaldia - bazkaria
13:30h Bisita laborategira
14:00h ROS Computation Graph Aurkezpena
15:00h Komunikazioa (publisher, subscriber)
Tailerra
17:00h Jardunaldiaren amaiera

Urriak 17, osteguna

Ordutegia Gaia Saio-mota
09:00h ROS zerbitzuak, ROS kontrola Aurkezpena
11:00h TF. URDF. Gazebo. Movelt! Setup Assist                                                                 
Tutoriala
13:00h Etenaldia - bazkaria
14:00h Objektuak detektatzea eta ezagutzea Aurkezpena
15:00h Markatzaileak detektatzea Tutoriala
17:00h Jardunaldiaren amaiera  

Urriak 18, Ostirala

Ordutegia  Gaia Saio-mota
09:00h Pick & place aplikazioa (1. eta 2. egunetako osagaiak integratzea) Tailerra
11:00h Ondorioak eta amaiera                                     
12:00h Jardunaldiaren amaiera

ROSIN proiektua

Europak fabrikazio aurreratuan duen nagusitasuna finkatzeko, EBk ROS-Industrialen duen egitekoa sustatzen ari da H2020 ROSIN proiektua, lidergoa lor dezan. Hori lortzeko, hiru ekintza nagusi egin behar dira ROSen: industria mailan softwarearen kalitatea bermatu, negoziorako garrantzitsuak diren erabilera berriak sustatu proiektuaren aurrekontuaren % 50 Europako erabiltzaile eta garatzaileei emanez, eta, azkenik, ikasle eta industriako profesionalentzako trebakuntzak babestu.