S-Moving nazioarteko foro bat da, eta helburu du lurreko, itsasoko, aireko eta espazioko mugikortasun adimendun, autonomo, konektatu eta tripulaziorik gabean aplikatzen diren teknologiak partekatzea. Topaketa zeharkakoa eta sektore anitzekoa da. Bertan, parte-hartzaileek sinergiak ezartzen dituzte, harremanak egin, negozio-aukerak bilatu eta sektore horietako azken joeren berri jaso.
Foroan, garraioa elektrifikatzeko zer ahalmen dugun aurkeztuko dugu, eta trakzio elektrikoko sistemen zer garapen ditugun; orobat aurkeztuko ditugu ibilgailu-gidatzea automatizatzeko soluzio teknologiko batzuk eta teknologia horiek azpiegitura adimendunetan nola txertatzen diren.
AUTOMOST proiektuaren bidez, hiriko eta industriako garraioan erabiltzeko ibilgailuak automatizatzeko teknologiak erakutsiko ditugu, ibilgailu horien efizientzia, segurtasuna eta jasangarritasuna nabarmen handitzeko direnak, beste enpresa eta erakunde batzuekin batera.
Ekitaldi honetara joan nahi baduzu, EMAN IZENA HEMEN, eta idatzi gure sustapen-kodea (INV TECNALIA). Gonbidatuta zaude!
Etorri 2. pabiloiko A8 standera, eta etorkizuneko mugikortasunaren aukera teknologiko guztiak ikusiko dituzu.