Agenda

Saiakuntza tribologikoak: saiakuntza-motak eta parametroen definizioa

Eguna

2020ko maiatzaren 22a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Kontaktuan dauden eta desplazamendu erlatiboa duten bi gorputzen arteko interakzioak marruskadura- eta higadura-fenomenoak eragiten ditu, eta horiek eragina dute osagai horien balio-bizitzan, operazioan eta errendimenduan.

Tribologiak fenomeno horiek aztertzen ditu. Tribologiaz baliatuz, errazago aukeratu ditzakegu materialak, bai eta higadura eta marruskadura murrizteko estrategiak ebaluatu ere.

EDUKIA 

  • Marruskadura- eta higadura-fenomenoen oinarrizko kontzeptuak.
  • Portaera tribologikoaren azterketa: saiakuntza-mota aukeratzea, saiakuntza tribologikoaren diseinua, tribometroa/gure laborategietan egindako saiakuntzak, higaduraren ebaluazio kualitatiboa eta kuantitatiboa.
  • Zer informazio lortzen da azterketa tribologiko batetik? Zertarako egiten da saiakuntza tribologiko bat?
  • Urradura-saiakuntzak: saiakuntza-motak, ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiboa, gure instalazioetan egindako saiakuntzak erakustea, adibideak.

 NORK EMATEN DUEN 

  • Santiago Domínguez Meister - Gainazalen Ingeniaritzako ikertzailea. Energia eta Ingurumena sailean. 

NORENTZAT DEN 

  • Osagai-fabrikatzaileak.
  • Ekipo-fabrikatzaileak.
  • Estalduren aplikatzaileak.

Marruskadura- eta higadura-fenomenoak gertatzen diren ekipoak erabiltzen dituen industria oro, edo horien efizientziaz kezkatuta dagoen oro (energia, garraioa, manufaktura…).