Agenda

Sare elektriko adimendunetarako soluzioak: energia-baliabide banatuak integratzea

soluciones smart grids

Eguna

2024ko urriaren 17a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Web-mintegi honetan, sare elektriko adimendunean baliabide energetiko banatuak gehitzeko eta integratzeko soluzioak aurkeztuko ditugu

Agregatzaileak ardatz hartuta, TECNALIA soluzio berriak garatzen ari da, merkatu elektrikoetan parte hartzeko malgutasun-eskaintza optimoak sortzen lagundu diezaieten. Halaber, energia-baliabide bakoitzaren salmenta-aginduak denbora errealean kalkulatzen dituzten soluzioak lantzen ari gara.

Horretaz gain, soluzio espezifikoak eskaintzen ditugu sarerako konexio-puntuan sorkuntza-programa jakin bati jarraitu behar dioten sorkuntza-instalazio hibridoen eta mikrosare elektrikoen kudeaketa energetikorako.

Web-mintegi honetan, soluzio horiek aurkeztuko ditugu, eta erakustaldien bidez erabiliko ditugu.

Hau ere izan daiteke zure interesekoa

Sare elektriko adimendunen erronketarako soluzio integratua

FLEXCITE software-soluzioen suite bat da, banaketa elektrikoaren balio-kateko eragile bakoitzaren beharrak asetzeko pentsatua: bere sarearen ikuspegi globala duen enpresa banatzailetik hasi, eta bere burua hornitu eta merkatu elektrikoetan parte hartu nahi duen azken prosumitzaileraino.

Online

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:10 am

FLEXCITE soluzio-suitearen hasi-masi orokorrak

Emilio Rodríguez

10:10 am - 10:20 am

AGGREFLEX: agregatzaileek merkatu elektriko bakoitzean duten parte-hartzea optimizatzea

Joseba Jimeno

10:20 am - 10:30 am

DOME: sortze-instalazio hibridoetarako eragiketa eta kontrola, eta desbideratzeak minimizatzea

Joseba Jimeno

10:30 am - 10:40 am

SCORE: biltegiratze-sistema isolatuak zein sorkuntza berriztagarriko sistemei lotutakoak sare elektrikoan integratzearen bideragarritasuna aztertzea

Santiago García

10:40 am - 10:50 am

MCYS: mikrosare elektrikoetarako energia kudeatzeko sistema bat, elektrizitatea sortzeko, biltegiratzeko eta kargatzeko elementuen funtzionamendua koordinatzen duena

Joseba Jimeno

10:50 am - 11:00 am

BATTWIN: litio-ioizko bateria-sistemen biki digitala, haien eragiketa eta haiei lotutako kostuak optimizatzeko.

Alfredo Rubio

11:00 am - 11:30 am

Galderak eta iruzkinak