Agenda

Sare elektriko adimendunetarako soluzioak: eragiketa eta plangintza

Soluciones smart grids

Eguna

2024ko urriaren 3a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Ezagutu web-mintegi honetan sare elektriko adimendunen eragiketak eta plangintzak trantsizio energetikoan dituen erronka espezifikoetarako soluzioak

Sistema elektrikoa azkar ari da aldatzen agertoki deskarbonizatu oso konplexu baterantz: sorkuntza banatu berriztagarria, ibilgailu elektrikoak, eskaria gero eta elektrifikatuagoa, energia positiboko eraikinak, prosumitzaileak eta abar.

Ekoizpen berriztagarriak eta energia-baliabide berriek berekin dakartzaten gorabeherak eta ziurgabetasuna direla-eta, arazo larriak sortzen dira segurtasunean, sarearen egonkortasunean eta horniduraren kalitatean.

TECNALIAn sareko eragileentzako soluzio berritzaileak lantzen ari gara

  • Web-mintegi honetan, soluzio horiek aurkeztuko ditugu, eta erakustaldien bidez erabiliko ditugu.
  • Soluzio horiek aukera ematen dute banaketa-sarearen egoera ezagutzeko, tentsio-arazoak eta pilaketak detektatu eta konpontzeko, eta sarearen egonkortasun-marjinak aztertu eta hobetzeko.
  • Tresna horien bidez, DSOek beren azpiegitura modu efizienteagoan erabil dezakete, eta, hala, baliabideak optimizatu eta sarea indartzeko inbertsio berriak denboran atzeratu.

Hau ere izan daiteke zure interesekoa

ONLINE

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

10:00 am - 10:10 am

FLEXCITE soluzio-suitearen hasi-masi orokorrak

Emilio Rodríguez

10:10 am - 10:20 am

DSO/Flex: banaketa-sareko tentsio-arazoak eta pilaketak detektatzea eta konpontzea

Joseba Jimeno

10:20 am - 10:30 am

TWINnet: behe-tentsioko elektrizitatea banatzeko sare desorekatuaren egoeraren zenbateslea

Amaia González

10:30 am - 10:40 am

CSTEP: seinale txikien egonkortasun-azterketak potentzia-bihurgailuen mendeko sare elektrikoen denbora- eta maiztasun-eremuetan.

Salvador Ceballos

10:40 am - 10:50 am

GEOPLAN GRIDS: alderdi kritikoak kontuan hartzen dituen energia-plangintza integratua eta prospektiboa

Eneko Arrizabalaga

10:50 am - 11:30 am

Galderak eta iruzkinak