Agenda

Sare elektrikorako energia metatzea

Eguna

2020ko uztailaren 10a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Energia berriztagarriak lehen sorkuntza-aukeretako bat bihurtu dira jada, eta gero eta parte handiagoa osatzen dute herrialde gehienetako energia-mixean.

Energia berriztagarriak energia-sisteman sartzeko, malgutasuna handitu behar da, energia sortzeko sistema horietako batzuek eragiten duten aldakortasun handiagoari erantzun ahal izateko.

Beharrezko den malgutasun hori ematen duten baliabideetako bat energia-metaketa da, eta dituen funtzionalitateak ahalik eta gehien aprobetxatzeko moduan diseinatu eta erabili behar da.

EDUKIA 

  • Europako testuingurua energiaren eta klima-aldaketaren arloan, eta energia metatzeak sare elektrikorako duen garrantzia.
  • Metatze-teknologiak: energia metatzeko teknologiak.
  • Metatze elektrokimikorako teknologiak; litio-ioizko bateriak.
  • Metatze geldikorra sare elektrikoetan integratzea.
  • Digitalizatzea baterien eremuan, haiek erabiltzeko eta mantentzeko.
  • BatteryTwin: metatze-sistema elektrokimikoaren biki digitala. 

NORENTZAT DEN 

  • Sare elektrikorako ekipo eta sistema elektriko eta elektronikoen fabrikatzaileak.
  • Energia berriztagarrirako osagai, ekipamendu eta sistemen fabrikatzaileak.
  • Utilities.
  • DSOak eta TSOak.
  • Zerbitzu energetikoetako enpresak. 

NORK EMATEN DUEN 

  • Alfredo Rubio – Smart grids eta energia-metaketako ikertzailea - TECNALIA.
  • Raúl Rodríguez – Smart grids eta energia-metaketako ikertzailea - TECNALIA.