TECNALIAk bere standa izango du, eta parke eoliko flotatzaileak hedatzeko ingeniaritza-zerbitzuak aurkeztuko ditu, Nautilus Floating Solutionsekin batera, Seanergy 2024 itsas zabaleko energia berriztagarrien ekitaldian.
Itsas zabaleko energia berriztagarriei buruzko Frantziako nazioarteko ekitaldi nagusia da Seanergy 2024: 4.000 parte-hartzaile eta 200 erakusketari (% 30 nazioarteko ordezkariak) bilduko ditu, itsasoko energia eolikoaren eta itsas energia berriztagarrien sektoreko eragileak biltzeko eta babesteko, eta haien guztien sinergiak sendotzeko. Seaenergyk, hala, industria bizkorrago egituratzen laguntzen du, Frantzian eta mundu osoan industria horren garapena sustatzen du, eta, jakina, hazkunde urdina eta trantsizio ekologikoa babesten ditu.
Energia eolikoa funtsezko teknologia da energia berriztagarria sortzeko eta trantsizio energetikoan laguntzeko. Itsas hondoan finkatutako sorkuntza eolikoa garapen komertzialeko fasean dago dagoeneko; flotagarria, ordea, merkaturatze-fasera iristeko dago oraindik, eta, horretarako, kostuak eta arriskuak murrizteko lanetan ari da, sustatzaileek teknologia horren aldeko apustu sendoa egin dezaten.
Itsas zabaleko energia eoliko flotatzaileak bere potentzialik handiena erdiets dezan, gainditu beharreko zenbait oztopori aurre egin behar zaie.
- Leku eta aerosorgailu bakoitzerako azpiegitura flotatzailea eta ainguratze-sistema aukeratzea funtsezkoa da kostuak optimizatzeko.
- Horretaz gain, zailtasun teknikoak hartu behar dira kontuan; adibidez, azpiegitura flotatzaileetan nola erantzuten zaion ingurumen-kondizioen ondoriozko mugimenduari.
- Halaber, aztertu beharreko zenbait faktore operatibo daude, hala nola hornidura-kateak, portu-azpiegitura eta eragiketa- eta mantentze-lanak (O&M).
TECNALIAren energia eoliko flotatzaileko zerbitzuak
Energia eoliko flotatzailea eraginkortasunez merkaturatzeko, TECNALIAren laguntza erabil dezakete garatzaileek. 20 urteko esperientzia dugu itsas zabaleko teknologien arloan:
- Energia berriztagarriak itsas zabalean hedatzeko garapen teknologikoa eta ingeniaritza-zerbitzuak:
- itsas energia eolikoa (flotatzailea eta hondoko finkoa)
- itsas energia (olatuak, mareak)
- energia fotovoltaiko flotatzailea
- material, osagarri eta monitorizazio aurreratuko sistemen ebaluazioa itsas ingurune errealetan (HarshLab).
- Eragiketa- eta mantentze-lanetako (O&M) soluzio autonomoak eta doitasunekoak, eragiketa-datuetan oinarritako adimen artifizialeko aplikazioak barne.
Gure adituen parte-hartzea
- Ekainaren 27an, François-Xavier Fäy lankideak hitzaldi labur bat (pitch bat) emango du, izenburu honekin: “HarshLab: teknologia berritzaileak itsas ingurune erreal batean probatzeko eta baliozkotzeko laborategi flotatzailea”.
Etorri eta bisitatu gaitzazu gure standean (G56). Pozik hartuko zaitugu!