Agenda

Sektore elektrikoko ekipamendu elektronikoen zibersegurtasuna

Eguna

2020ko ekainaren 23a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Sare elektrikoak azpiegitura kritikotzat jotzen dira, eta funtsezko aktiboa dira gizarteak behar bezala funtziona dezan. Sare elektrikoko esparru guztiak gero eta gehiago digitalizatzen ari direnez, ordea, gero eta handiagoa da zibererasoak jasateko arriskua.

Horrenbestez, Europar Batasunarentzat lehentasuna du azken erabiltzaileen pribatutasuna errespetatuz azpiegitura horiek babesteak: haren helburu nagusia da azpiegitura horien ahulguneak murriztea eta erresilientzia areagotzea.

Ekipamendu elektronikoak (IEDak) ekipamendu eta instalazio elektrikoak kontrolatzeko eta ikuskatzeko erabiltzen dira, eta elektronikaz osatzen direnez eta komunikazio-sareen bidez urrutitik komunikatzeko gai direnez, sare elektriko adimendunen puntu kritikoenetako bat dira. Ekipamendu horiek zer instalaziotan jartzen diren, instalazio horien kritikotasunerako egokia den zibersegurtasun-maila bat bermatu behar dute ekipamenduen hornitzaileek.

EDUKIA 

  • Sarrera laburra: sare elektriko adimendunak instalazio kritiko gisa, eta zibersegurtasunari dagozkion erronkak.
  • Ekipamendu elektronikoen (IEDen) zibersegurtasun-betebeharrak Europako gomendioen arabera.
  • Ekipamendu elektronikoen eta instalazio elektrikoen babesa. 

NORENTZAT DEN 

  • Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak.
  • Jarduera industriala banaketa elektrikoaren esparruan egiten dutenak.
  • Zibersegurtasunaren munduarekin erlazionatutako ikerketa-taldeak. 

NORK EMATEN DUEN 

  • Iñaki Angulo - Energia digitaleko zibersegurtasun-proiektuen kudeatzailea.
  • Xabier Yurrebaso - Zibersegurtasuneko ikertzailea.