Zertan bereizten dira sentsore adimendun heterogeneoak? Non eta nola aplikatu? Zer da Energy Harvestinga? Nola aplika daitezke?
4.0 industriaren eta IIoT gauzen Interneten industriaren etengabeko bilakaera ekosistema teknologiko bat sortzen ari da, non langile bakoitzak tresna digital edo digitalizatu berriak erabili behar baititu bere jarduera profesionala garatzeko eta fabrika digitalarekin elkarreraginean aritzeko, bere segurtasuna eta lan egiten duen industria-inguruneena bermatuz.
Horrek esan nahi du langileak tresna digital berri gehiago kudeatu eta manipulatu behar dituela, eta lana mugikorragoa eta deslokalizatuagoa izango dela fabrikako edozein puntutan.
Beraz, lan-ingurunean neurketa puntualak egiteko tresna tradizionalak elementu mugigarri bihurtzeko beharra sortu da, langileen osasuna eta segurtasuna bermatuta betiere: jantzi profesionaletan segurtasun-neurri hobeak txertatzea eta ingurunearen kalitatea dira problematika horrentzako soluziorik onenak; hala, parametroen detekzio puntuala egitetik detekzio jarraitua egitera pasatzen da, edo beharren araberako eskaria jaistera.
Energy Harvesting teknologien bidez, potentzia-kontsumoak murriztu egiten dira sentsoreetan, komunikazio- eta transmisio-sistemetan, osagaietan eta gailu elektronikoetan. Kontuan hartu behar da monitorizazio-gailuei potentzia elektriko mugagabea eskatzen zaiela, eta bateriak ez ordeztu beharrik ez izatea, ekonomia- eta ingurumen-arrazoiengatik.
Energy Harvesting prozesuaren bidez, ingurunera barreiatutako energiak atzematen dira energia elektriko bihurtzeko. Energia hori unean bertan erabil daiteke gailu elektronikoak elikatzeko, edo metatu geroago erabiltzeko.
EDUKIA
- Sentsore adimendun heterogeneoetarako sarrera.
- Ezagutza zientifiko-teknologikoa eta kasu arrakastatsuak.
- Energia sortzeko edo biltzeko Energy Harvestinga erabiltzeari buruzko sarrera.
- Ezagutza zientifiko-teknologikoa eta kasu arrakastatsuak.
NORENTZAT DEN
- Beren bezero eta hornitzaileekin negozio-eredu berriak sortu nahian beren prozesuak, produktuak edo makinak mundu digitalera hurbiltzeko (eguneratzeko eta birdiseinatzeko) monitorizatu nahi dituzten manufaktura-enpresak eta ekipamendu-fabrikatzaileak.
- Konektibitatea eta/edo autoelikadura duten produktu berritzaile adimendunak garatu eta gauzen Internet bidez mundu digitalera lotu nahi dituzten enpresak.
- Soluzio autoelikatu berriak garatzeko interesa duten elektronika- eta telekomunikazio-enpresak.
- Hardware-tresnak indartzeko beharra duten enpresa plataforma-garatzaileak.
NORK EMATEN DUEN
OHARRA: Webinar hau gaztelaniaz egingo da.