SERNAUTOk (Automobilgintzako Hornitzaileen Espainiako Elkarteak), Batzar Nagusiaren kariaz, urtero bezala, topaketa bat egingo du hitzaldi eta mahai-inguruz osatua, sektorearen gaurkotasuneko gaiak lantzeko. Urriaren 17an izango da, ostegunarekin, Madrilgo IFEMA azokan.
SERNAUTOren V. topaketa berrikuntzari eta mugikortasunari buruzkoa izango da; hala dio gaiak: “Mugikortasun berrirako berrikuntza”.
Topaketa honen ardatza sektoreko berrikuntza izango da, eta, harekin batera, mugikortasun berria deitutakoaren barnean egiten den guztia (mugikortasun elektrifikatua, konektatua, automatizatua eta partekatua).
TECNALIAren laguntza dute, gainera, baita Espainiako automobilgintzako hornitzaile garrantzitsu batzuena ere, hala nola Bosch España, Continental, Faurecia, Gestamp, Grupo Antolin, Schaeffler eta Zanini.
TECNALIAn, aktiboki lan egiten dugu irtenbide berritzaileak garatzen etorkizuneko mugikortasunak dakartzan aldaketa handi horiez baliatzearen alde egiten duen sektoreko industriarentzat.
Horretarako, alor asko lantzen ari gara: elektrifikazioa eta automatizazioa, mugikortasun-eredu berriak, ekoizpen-efizientzia, eta digitalizazioa; halaber, kostu-, pisu- eta prestazio-eskakizun berrietara egokitzen ditugu produktuak, material eta prozesu berriak erabiliz.
Soluzio eta teknologia egokiak identifikatzen, ikertzen eta garatzen ditugu, mugikortasun jasangarriaren garapen sozioekonomikoa sustatzeko eta negozio-aukera berriak sortzen laguntzeko.
- Malgua
- Produktiboa
- Efizientea
- Ingurumena errespetatzen duena
- Jasangarria
Etorri automobilgintzako hornitzaileen urteko erreferentziako hitzordura, eta ezagutu zer gai diren funtsezkoak sektorearen etorkizunerako!