Sektorean kezka-iturri dira, besteak beste, lehengaien kostuaren igoera, instalatutako gehiegizko ahalmena, energia-kostu gero eta handiagoa eta erregulazio berriak, eta aurre egin behar zaie.
Hori guztia kontuan hartuta, berrikuntzaren ikuspegitik, teknologiak balio bereizgarria du, eta jauzi kualitatibo bat dakarkie produktuak eta prozesuak soluzio teknologikoekin osatzea erabakitzen duten enpresei.
ZERTAN DATZA JARDUNALDIA? ZER TOPATUKO DUZU?
- Altzairugintzaren sektoreko askotariko enpresen topaleku bat: altzairugintza bera, altzairuaren eraldatzaileak, altzairuzko produktuen erabiltzaileak, eta sektoreko ekipamendu- eta teknologia-hornitzaileak, teknologiak eta I+Gko arduradunak.
- Burdingintzaren sektoreak dituen erronken azterketa.
- Negozio-aukera berriak identifikatzea.
NORENTZAT DEN
- Altzairutegietako I+Gko arduradunak, enpresa eraldatzaileak, ekipamendu- eta teknologia-hornitzaileak
- Proiektu-kudeatzaileak
- Unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako ikertzaileak
EKITALDIA EZ GALTZEKO ARRAZOIAK
Gorde eguna berrikuntza ardatz duen foro batera joateko, non burdingintzaren sektorearen etorkizuneko beharren eta erronken berri emango baitute eragile nagusiek.
Aprobetxatu aukera etorkizuneko negozio-lerroak eraikitzeko, elkarlan-saio baten bidez, non altzairugintzako eragile guztiek hartuko baitute parte.
Hemendik gutxira argitaratuko dugu agenda; burdingintzako eta industriako enpresa gailenak izango ditugu. Sektoreak gainditu behar dituen zailtasunei nola heldu dieten azalduko dute.
IZENA EMAN
Egitaraua
Ordua | Tema |
---|---|
09:30 | Erregistroa |
10:00 |
Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera ► David Sánchez. Industria eta Garraioko zuzendari laguntzailea TECNALIA ► Andrés Barceló. UNESIDeko (UNión de Empresas SIDerúrgicas) zuzendaria |
10:20 |
HASIERAKO HITZALDIA: 2030era begira: nola eta nora iritsi nahi dugun ► Susana Peregrina, PLATEAko koordinatzaile orokorra eta ARCELORMITTAL R&D Basque Countryko zuzendaria |
10:50 |
HITZALDIA: Burdingintza eta I+G: oraina eta etorkizuna dituen aliantza bat ► Borja Peña. Burdingintzako plataformaren arduraduna, TECNALIA |
11:05 |
HITZALDIA: Berotze-labe adimendunak, altzairuaren prozesu lehiakor eta jasangarrietarako (HORUS) ► Félix Bayón, Steering Product Manager, SIDENOR |
11:20 |
HITZALDIA: Burdingintzako produktuen ingurumen-aztarna lehiakortasun-gako ► Aritz Alonso, Ekonomia Zirkularreko plataformaren arduraduna, TECNALIA |
11:35 |
ATSEDENALDIA - KAFEA |
11:55 |
HITZALDIA: Metalurgiako estrategia berriak kromo askoko altzairu martensitikoak (METALCRO) hobetzeko ► Alejandra López, I+Gko zuzendaria, TUBACEX INNOVACIÓN |
12:10 |
HITZALDIA: Burdingintzaren industria digitalizatzen ► Mikel Niño, 4.0 Industriaren arduraduna, TECNALIA |
12:25 |
ELKARRIZKETAK: Gure etorkizuneko erronkak konponduz: zer erronka dira?, nola egin behar diet aurre?, zer egin dezaket? ► Ana Arroyo, TECNALIA |
14:15 |
AMAIERA ► Asier San Millán, zuzendari nagusia, SIDEREX |
14:25 | HARREMAN-SAREAK LANTZEKO BAZKARI-LUNCHA |