Agenda

Silver Economy-ren lehen foroa Euskadin

Default image  post type alt

Eguna

2023ko azaroaren 8a - 2023ko azaroaren 9a

Lekua

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioa (Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia)

Ordua

9:00 am - 6:00 am

Adinberri Silver Forumean parte hartzen dugu

Datorren azaroaren 8 eta 9an Donostian "Adinberri Silver Forum"-sektoreko profesional aipagarrienak elkartuko dira ekitaldi inspiratzaile eta praktiko batean, zeinak batuko dituen nazioarteko erreferentzia diren hizlariak eta Silver Economy alorreko berrikuntzak ezagutarazteko azoka bat

Kongresua hogei bat hizlarik osatzen dute, guztiak nazioarteko lehen mailako adituak, aukera bikaina inspiratu eta Silver Economy-ren azken joerak ezagutu eta haiei buruz hausnartzeko. Bi egun horietan zehar, tailerrak antolatuko dira produktu eta zerbitzu berriak testeatzeko demo gisa.

  • Gure TECNALIAren Osasuneko Taldeak zahartze osasuntsura zuzendutako gure konponbide teknologiko berriak aurkeztuko ditu.
  • Honako demo-tailer hau TECNALIAren ardurapekoa izango da, eta azaroaren 9an izango da (4-9 aretoa, 14:30ean).
  • Sensing teknologiak erakutsiko ditugu (besteak beste, sensore elektrofisiologiko eta elektrokimikoak barnean hartzen dituena), baita erakusketa bat non jorratuko ditugun hainbat motatako biomarkadoreak detektatzeko aplika daitezkeen teknologiak; esaterako, hauen ingurukoak: estresa, nekea, hidratazioa, glukosa, bihotz-taupadak, tenperatura, etab.
  • TECNALIAk pertsonaren zahartze osasuntsura bideratutako hainbat konponbide teknologikoren konbinazioak ditu: arrisku eta gaixotasunen prebentzioa, gaitasun fisiko eta kognitiboak mantentzea, eta jarduera eta ekintza sozialak mantentzea.
  • Gure eskaintzak era askotako soluzioak bateratzen ditu: elikadura osasuntsua, erorikoen prebentzioa, osasunaren monitorizazioa, entrenamendu fisiko eta kognitibo optimizatua, laneko lesioen prebentzioa eta hiri-inguruneetako mugikortasuna.

Silver Economy-ren lehen foroa Euskadin

Adinberri Silver Forumak produktu eta zerbitzuak erakusteko living lab bat ere izango du, non 40 erakusketariren berrikuntzak ezagutu ahalko diren (TECNALIA 10. standean egongo da), honako gai hauei buruz:

  • Bizitza luzatzeko etxe eta ingurunea
  • Arreta eta zaintza
  • Zahartze osasuntsua eta aktiboa
  • Preskriptoreak (Plangintza finantzarioa, aseguruak)

"Silver Economy Euskadin" webgunean eskuragarri dago kongresuaren, erakusketarien eta tailerren programa osoa.

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioa (Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia)

Hartu lekua!