Digitalizazioaren eta birtualizazioaren garaian, teknologia aitzindariak, hala nola elementu finituen metodoen bidezko simulazioak (FEM), sektore batean baino gehiagotan erabili dituzte duela 20 urtetik baino gehiagotik; besteak beste, estanpazioan, galdaketan, forjaketan eta siderurgian. Helburua da fabrikazio metalikoko prozesuak optimizatzea eta hobetzea.
Datu-analisiaren bidezko eredu prediktiboei eta optimizazio-ereduei buruz ari garenean, kontuan hartu behar dugu oso garrantzitsuak direla elementu finituen bidezko simulazio-tresnak, zeinak balio-kate osoan erabiltzen baitira. Gainera, 4.0 industriaren inguruko gure garapenak aberastu ditzakete.
Datu fisikoak, analitikoak eta FEM bidez simulatuak konbinatzeak emaitzak aberasten ditu, askotariko gaiekin lotutako arazo konplexuak konpontzeko orduan (zero akatsekin, prozesuen eta ekipoen eraginkortasunarekin, lehengaiaren aprobetxamenduarekin, ekipoen dimentsionamendu egokiarekin, merkaturatze-denboraren murrizketarekin eta abarrekin).
- Fabrikazio metalikoko prozesuetako simulazio aurreratuaren hiru aplikazio berritzaile aurkeztuko ditugu (siderurgia, forjaketa eta galdaketa), aukera ematen dutenak kalitatea hobetzeko, fabrikazio-kostuak murrizteko, energia aurrezteko eta fabrikazio-denborak murrizteko.
- Erakutsiko dugu aplikazio horiek beste urrats bat eman dutela, eta balio handia eman dietela 4.0 industriari lotutako eredu prediktiboeei, arlo fisikoak zailtasun handiena duen tokian datuak lortzeko.
EDUKIA
- FEM bidezko simulazio-metodoen garrantziari buruzko sarrera laburra.
- Altzairuaren solidotzea isurketa jarraituko prozesuan, bi software (FLUENT eta MAXWELL) akoplatuz - Juan Palacios
- Forjaketaren modelizazio aurreratua: makinaren eta prozesuaren diseinutik hasi, eta tresna eta produktuen tratamendu termikoraino - Sonia Varela
- FEM ereduak CALPHAD ereduekin edo galdaketarako ikaste automatikoko ereduekin konbinatzen dituzten eredu hibridoak: - Eva Anglada
NORENTZAT DEN
- Elementu finituen bidezko simulazioak beren erakundeetan erabiltzeko zer onura eta aurrerapen dituzten jakin nahi duten industria metalikoko profesionalak
- Transformazio metalikoaren sektoreko profesionalak, arazoak balio-kateko edozein fasetatik lantzen dituztenak: siderurgiak, galdategiak, forjak, moldeen eta tresneriaren fabrikatzaileak, labeak, prentsak, tratamendu-egileak, etab.
NORK EMATEN DUEN
- Juan Palacios - Galdaketaren eta Burdingintzaren arloko ikertzaile seniorra
- Eva Anglada - Galdaketaren eta Burdingintzaren arloko ikertzaile seniorra
- Sonia Varela - Industria-ingeniaria, industria-fabrikazioko espezialitatea