Agenda

Sinbiosi industriala, enpresen jardueraren hondar-baliabideetatik etekinak ateratzeko

Eguna

2017ko azaroaren 8a

Lekua

OARSOALDEA Garapen Agentziaren instalazioak – Astigarragarako bidea, Mamuteko bulego-eraikina, 2, 2. solairua, 20180 Oiartzun

Ordua

-

Prezioa

Doan

Ba al dakizu zer den sinbiosi industriala? Ba al dakizu nola atera diezaiokeen etekina zure enpresak?

Sinbiosi industrialari esker, enpresek etekinak eskura ditzakete beren jardueraren "hondar-baliabideetatik" (azpiproduktuak, hondar-beroa, euri-ura, biltegiak, logistika...), haiek inguruko beste enpresa bati salduta edo behar dituen beste batzuengatik trukatuta. Ikuspegi horretaz baliatuta, murriztu egiten zaio ekoizleari hondakinak/azpiproduktuak kudeatzearen kostua; haien erabiltzaileari, berriz, lehengaien eta/edo erregaien kostua. Horrez gainera, hondakinen ingurumen-inpaktua ere nabarmen gutxitzen da. 

Kontzeptu hori sakonago jorratu eta zer abantaila dakarzkizun jakin dezazun, Oarsoaldean sinbiosi industriala sustatzeko lantegi praktiko batera gonbidatzen zaitugu. Lantegiaren helburua: parte hartzen duten enpresen arteko sinergiak bilatzea. Lantegi horretan, zure enpresan sinbiosi industrialeko praktikak edo estrategiak ezartzeko lagungarri zaizkizun zenbait tresna ezagutuko dituzu, guztiak ere STORM proiektuan garatuak.

Enpresen artean zer sinergia antola daitezkeen identifikatzeko lagungarriak izango dira lantegi horretatik ateratzen diren datuak. Enpresa bakoitzari egingo zaio identifikatutako sinergiei buruzko txostena.

TECNALIA eta OARSOALDEA Garapen Agentzia dira lantegiaren antolatzaileak, Europako STORM proiektuaren babespean (Industrial Symbiosis for the Sustainable Management of Raw Materials). Europako Batzordearen “Ekonomia zirkular baterantz: zero hondakineko programa bat Europarentzat” planaren helburuak betetzen laguntzea da Oarsoaldea eskualdearen xedea.