Agenda

Smart Agrifood Summit 2022: energia fotovoltaikoa nekazaritzan

Energía solar fotovoltaica en agricultura

Eguna

2022ko irailaren 29a - 2022ko irailaren 30a

Lekua

FYCMA, Málaga

Ordua

9:00 am - 2:00 pm

Smart Agrifood Summit 2022 topaketan parte hartuko dugu, eta eguzki-teknologia nekazaritzan aplikatzeko gakoak azalduko ditugu.

Nekazaritza-sektoreak garrantzi handia du Espainian, bai ekonomian, bai gizartean, bai ingurumenean. Espainiako nekazaritzako azalera erabilgarria 23 milioi hektareatik gorakoa da, Espainiako lurraldearen ia erdia.

Ezagutu Smart Agrifood Summit

  • Nekazaritzako elikagaien sektorean nazioartean erreferente den ekitaldia.
  • Topagune presentzial eta birtuala, beste bazkide batzuekin sinergiak sortzeko, finantziaziorako eta nazioartekotzeko bideak handitzeko, eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutarazteko.
  • Nekazaritzako elikagaien kateko katebegi guztien eraldaketa digitala eta garapen jasangarria lantzeko foro bat; hainbat gai jorratuko dira zazpi guneetan.
  • Smart Agrifood Summit-en helburua da sektoreak eraldaketa digitalari dagokionez dituen aukerak garatzea eta planeta jasangarriagoa izan dadin laguntzea.

TECNALIAren parte-hartzea

Gerardo Jiménez Luque gure lankidea, Andaluziako TECNALIAko zuzendari nagusia, hizlari arituko da eguzki-teknologiei eta horiek nekazaritzaren sektorean duten aplikazioari buruzko tailerrean (agrovoltaika ere deitzen zaio).

Agrovoltaikak azalera erabilgarrien eraginkortasuna areagotzen du, eta erlazio ezin hobea lortzen du laborearen eta energia-autoprodukzioaren artean. Sistema fotovoltaikoen aurrerapenek aukera berriak sortzen dituzte sektorean, eta sortzen diren premia berriei irtenbide eraginkor bat ematen diete.

FYCMA, Málaga

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

11:15 am - 12:00 pm

Teknologia fotovoltaikoa nekazaritzan. Energia fotovoltaikoa eta energia-komunitateak.

Moderatzailea: Ezequiel Martínez (kazetaria). Parte-hartzaileak: Fran Gálvez (Balam Agriculture-ko CMOa eta El Valenciano Rural Innovation Hub-eb sustatzailea), Juan González de la Cámara (CEO & Founder TSER Energía), Gerardo Jiménez (TECNALIAren Andaluziako zuzendari nagusia), Francisco Muñoz (Agroener-en CEOa), Amaia Ortiz (Neikerreko Landare Produkzioa eta Babesa Sailaren burua)