Industriako gauzen Internet (IIoT edo Industry Internet of Things) edo 4.0 industriaren esparruan digitalizaziorantz gertatzen ari den bilakaeraren ondorioz, ekosistema teknologiko bat sortzen ari da, prozesuetan, produktuetan eta zerbitzuetan adimena txertatzera bideratua. Prozesu, produktu eta zerbitzu adimendun horiek fisikoki gauzatzeko, informazio erreal, zehatz eta fidagarria puntualki edo era jarraituan ematen duten elementu sentsorizatuak eta komunikazio-elementuak eransten zaizkie.
Industria-ekosistemari errentagarritasuna hobetuz jasangarritasunerantz aurrera egiten laguntzen diote funtsezko alderdi hauek, besteak beste: prozesuak malgutu, produktu adimendunak garatu, ekoizpen-lerroak informazio digital bihurtu eta informazio serbitizatu.
Sentsore adimendunek eta haien komunikazio-soluzioek eta autoelikadura-soluzioek (edo energy harvestingak) bihurtzen dute hori errealitate. Sistemen heterogeneotasuna eta adimena konbinatzen dituzte.
HELBURUA
- Sentsorizatze-soluzio berritzaileenen ahalmenaren ikuspegi orokor bat emango dugu. Adimena eta sistemen heterogeneotasuna konbinatuz, gauzen Interneten (IoT) esparruan digitalizazioak dituen erronkei heltzen diegu.
- Fotonikan, piezoelektrizitatean, eta piezoerresistibitatean oinarritutako soluzioek eta IoT komunikazioak dauzkatenek, besteak beste, digitalizazioaren ateak irekiko dizkiete enpresa askori; eta halaber sistema horien autoelikadurak, zeina energy harvesting soluzioen bidez energia aprobetxatuz egiten baita.
- Tresna horien potentziala ulertzen laguntzen duten adibide praktikoak aurkeztuko ditugu.
Norentzat:
- Beren bezero eta hornitzaileekin negozio-eredu berriak sortu nahian beren prozesuak, produktuak edo makinak mundu digitalera hurbiltzeko (eguneratzeko eta birdiseinatzeko) monitorizatu nahi dituzten manufaktura-enpresak eta ekipamendu-fabrikatzaileak.
- Konektibitatea eta/edo autoelikadura duten produktu berritzaile adimendunak garatu eta gauzen Internet bidez mundu digitalera lotu nahi dituzten enpresak.
- Soluzio autoelikatu berriak garatzeko interesa duten elektronika- eta telekomunikazio-enpresak.
- Hardware-tresnak indartzeko beharra duten enpresa plataforma-garatzaileak
Programa
- Sentsore adimendun heterogeneoak. Sarrera
- Ezagutza zientifiko-teknologikoa
- Erabilerak: arrakasta-kasuak.
- Sistema autoelikatuetarako energy harvestinga. Sarrera
- Ezagutza zientifiko-teknologikoa
- Erabilerak: arrakasta-kasuak.
Hizlaria
Ikerlari-ibilbidean, bi alor landu ditu. Batetik, materiaren propietate fisikoak eta materialen kimika, materialak sintetizatzeko edo fabrikatzeko. Bestetik, ezagutza zientifikoa, sentsoreak, eragingailuak eta energy harvestingeko soluzioak garatzeko materialak diseinatuz eta sistemak fabrikatuz hainbat sektoretan (aeronautikoa, espaziala, trengintza, energia, segurtasuna eta babesa, ingurumena eta ekipamendu-ondasunak).
Ikerketak eta jarduera teknologikoa erakunde nazionaletan eta nazioartekoetan egin ditu; adibidez, hauetan: Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatea (Donostia), Ikerketa Zientifikoen Goi Batzordea - CSIC (Madril), Cidetec eta TECNALIA ikerketa-erakunde pribatuak eta nazioarteko erakunde batzuk, hala nola Planck Max Institutua (Stuttgart, Alemania) eta Elektronika eta Magnetismorako Materialen Institutua - IMEM-CNR (Parma, Italia).
50 bat argitalpenen egilea da, 400 aipamenetik gora egin dizkiote. Nazioarteko kongresuetan parte hartu du, eta hizlari gisa gonbidatu dute material adimendunen, nanomaterialen, energy harvesting-aren eta sonorizazio- eta jarduera-garapenaren alorretako nazioarteko foroetara. Stakeholder Group CoU-ko kidea da, zeinak Europar Batzordeak antolatutako foroetan parte hartzen baitu.
Euskal Herrian, alor hauetan jarduten du, nagusiki: ezagutza sortzea eta garraioaren, industriaren eta energiaren sektorera ezagutza hori transferitzea. TECNALIAk EAEko plataforma estrategikoetan duen parte-hartzea koordinatzen du; adibidez, sistema adimendunen plataformetan eta mikroteknologietan.
Jardunaldi hau online emango da, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez. Lekua mugatua da.