Agenda

Softwarearen eta sistemen garapenaren eta integrazioaren bizi-zikloko kostuen optimizazioa: akatsak kudeatzeko metodo baten ikuspegi praktikoa

Eguna

2020ko maiatzaren 28a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Jarduera bat lehenengoan ondo egiten ez bada, berriro egin behar izaten da. Ingelesez, rework esaten zaio behar ez den bigarren prozesu horri. Eta zergatik gertatzen da lan bera bi aldiz egin behar izatea softwarea eta sistemak garatzen edo integratzen dituzten erakundeetan?

Hainbat industria-sektoretako 58 enpresa-kudeatzailek egindako azterketa baten arabera, hauek dira arrazoiak: kasuen % 25ean gaitasunak, % 35ean ingeniaritza, % 20an plangintza, % 15ean azpiegitura eta tresnak eta % 10ean gobernantza.

Eta zer dakar lan bat berriz egiteak? Akatsak zuzentzea, baldintzak ezegonkortzea, eta aldaketak kudeatzea, besteak beste.

EDUKIA 

  • Akatsak zuzentzeko metodo baten ikuspegi praktikoa azalduko da:
    • Kostuak optimizatzea.
    • Erabakiak errazago hartzeko tresna bat ezartzea, lana berriro egin behar ez izateko. 

NORK EMATEN DUEN 

  •  Imanol Urretavizcaya - IT Prozesuetako / Sistemen Bizi Zikloko ikertzailea.
  • Giuseppe Satriani - IT Prozesuetako / Sistemen Bizi Zikloko ikertzailea. 

NORENTZAT DEN: 

  • Softwarea edo sistemak garatu edo integratzeko arloetako zuzendariak, eragiketa-zuzendariak, kalitate-kudeatzaileak, zuzendari teknikoak eta kudeatzaile teknikoak.
  • Interesa duten pertsona guztiak, nahiz eta rol horiek ez izan.