Softwarea eta sistemak garatzen edo integratzen dituzten enpresek ahal dutena neurtzen dute kasuen % 95ean, baina ez behar dutena. Zaila da dinamika hori aldatzea, baina baita funtsezkoa ere, garapen-taldeen zuzendariek eta kudeatzaileek erabaki efizienteak eta kontzienteak hartu ahal izateko.
Bizi-zikloko kostuak optimizatzeko (softwarearen eta sistemen betebeharretatik hasi eta haien mantentze-lan eta eragiketetaraino doazenak), funtsezkoa da datuak kalitatezkoak izatea, erabakiak datu horien analisian oinarritzea eta datu horiek aski izatea.
EDUKIA
- Erabakiak datuen analisian oinarrituz hartuta softwarearen eta sistemen garapenaren eta integrazioaren bizi-zikloko kostuak optimizatzeko gakoak azalduko ditugu.
NORK EMATEN DUEN
- Imanol Urretavizcaya - IT Prozesuetako / Sistemen Bizi Zikloko ikertzailea.
- Giuseppe Satriani - IT Prozesuetako / Sistemen Bizi Zikloko ikertzailea.
NORENTZAT DEN:
- Softwarea edo sistemak garatu edo integratzeko arloetako zuzendariak, negozio-zuzendariak, eragiketa-zuzendariak eta kalitate-kudeatzaileak.
- Interesa duten pertsona guztiak, nahiz eta rol horiek ez izan.