Soldaduraren Espainiako azokan izango gara, gure gaitasun teknologikoak partekatzeko
Martxoaren 8an eta 9an soldaduraren eta lotura-teknologien UNIRE azoka izango da Ficoban (Irun). Materialen loturari eta arlo horretako teknologiei berariaz eskainitako Espainiako azoka bakarra da. Soldaduraren balio-katean eta material anitzeko lotura-teknologietan espezializatuta dago.
- Aukera paregabea da materialak lotzeko eta horretarako teknologietarako soluzioak eskaintzen eta behar dituzten enpresen ekosistema biltzeko, negozio-sorkuntza sustatzeko, ezagutza trukatzeko eta etorkizuneko profesionalen talentua sustatzeko.
- Exhibitors corner bat izango du hitzaldiak emateko.
- Ekitaldiarekin batera CESOLen XXIII. Jardunaldi Teknikoak izango dira martxoaren 7an, 8an eta 9an.
- Soldadurako ikasleei eta profesional gazteei zuzendutako UNIRE soldadurako 1. lehiaketa ere izango da.
Gure parte-hartzea Uniren
Stand bat jarriko dugu azokan, gure eskaintza teknologikoa partekatzeko:
- Berrikuntza, abangoardia eta beste gaitasun batzuk lotura-prozesuetan
- WAAM eta LMD fusio metalikoaren bidezko fabrikazio aditiboan dugun esperientzia
- Automatizazio-gaitasuna lotura-prozesuetan
- Egitura eta osagai soldaduen hutsegiteen/erro-kausen (RCA) analisia.
- Osagai soldaduak eta gehigarri bidez fabrikatutakoak baliozkotzea, haien zerbitzu-baldintzen arabera.
- Prozesuen optimizazioa: bazterketa-tasak murriztea eta produktibitatea hobetzea.