Energia eolikoaren balio-kate osorako soluzio teknologikoak; kostu-murrizketa, jasangarritasuna eta energia-segurtasuna
Energia-sistema eta, beraz, ekonomia deskarbonizatzeko, beharrezkoa da energia berriztagarrien integrazio masiboa. Energia eolikoak, gaur egun, Europako elektrizitate-eskariaren % 16ri erantzuten dio. Europako Batzordeak uste du 2050ean energia elektrikoaren erdia eolikoa izango dela, eta gaur egungo 220 GW-eko potentzia 1.300 GW izatera iritsiko dela. Horrek esan nahi du EBko itsasoko energia eolikoa 25 aldiz handiagoa izango dela.
TECNALIAk zenbait soluzio teknologiko aurkeztu ditu WindEurope Annual Event 2022 webinarrean, industriarekin lankidetzan garatuak, energia eolikoaren balio-kate osoan kostuak murrizteko eta jasangarritasuna eta segurtasuna areagotzeko.
- Energia eoliko flotatzailea garatzeko soluzioak, garapen teknologikoaren etapa guztiak hartzen dituztenak: kontzeptua definitzea; egitura flotatzailerako zenbakizko modelatze aero-hidro-serbo-elastiko guztiz akoplatua; ainguratze-sistema eta kable dinamikoa; diseinu estrukturala; balioztatze-saiakuntzak eskalan; eta ereduen kalibrazioa.
- Energia eolikoaren sektoreko fabrikazio-prozesuak CRANEBOT® system-en bidez eraldatzeko soluzioak; garabi robotiko malgu bat da, eragiketen malgutasuna, kalitatea eta segurtasuna hobetu, enpresen ekoizpena handitu eta kostuak murrizten dituena.
- Parte eolikoak adimen artifizial industriala baliatuz digitalizatzeko soluzioak. Parke eolikoetarako biki digitalen teknologiak aurkeztuko dira; tartean, mantentze-lan analitikoaren kontzeptua birtualizazioaren bidez aplikatzen duten eredu hibridoak, hau da, aktiboak modu birtualean abian jartzea datuak sistemen ikuspegitik batuz eta integratuz.
- Offshore industriarako soluzioak merkaturatu aurreko ikerketa: offshore material, osagai eta ekipoen bizitza baliagarria luzatzea eta segurtasuna hobetzea HarshLab erabiliz. HarshLab offshore laborategi flotatzailea ezin hobea da korrosioaren aurkako probak, antifoulig probak eta materialen eta ekipoen zahartze-probak offshore ingurune erreal batean egiteko. Sentsoreen saiakuntzak edo itsas zabalean egoera oldarkorrean jarduteko diseinatutako beste edozein gailuren saiakuntzak ere egin daitezke han.
WindEurope Annual Event 2022
- Bisitatu gaitzazu 1-D22 standean!
**Webinar hau ingelesez egingo da.