Klima-aldaketaren inpaktuekiko bereziki sentikorra da sorkuntza hidroelektrikoa. Energia-sistema jasangarriago bateranzko trantsizio energetikoan oso garrantzitsua denez, egokitze-estrategiak egoki planifikatu behar dira sektore horretarako; eginak dauden proiekzio hidrologikoekin lan egin behar da, eta sektoreko informazioarekin konbinatu behar dira.
TECNALIA, behar horri erantzuteko, energia hidroelektrikoaren sorkuntzaren proiekzioak ebaluatzeko tresna bat garatzen ari da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioaren babesarekin eta Naturgyren laguntzarekin.
Informazio gehiago
- Tresna eta haren aplikazioak ezagutaraziko ditugu.
- Eragile interesdunen parte-hartzea eta elkarrizketa sustatzeko, garatutako funtzionalitateak eta emaitzen erabilera praktikoa kontrastatuko dira lantegian.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioaren babesa du proiektu honek