Agenda

Sortzeko Laborategiak - kultura- eta sormen-alorreko enpresetarako ate irekien eguna

Eguna

2019ko martxoaren 8a

Lekua

Tecnaliaren ERAIKINA, Albert Einstein kalea 28 Miñao, ARABAKO PARKE TEKNOLOGIKOA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Ezagutu esperimentazio-, analisi- eta sormen-lanetarako laborategi berriak, azken teknologiaz hornituak eta bereziki kultura- eta sormen-alorreko enpresetara bideratuak.

Miñaoko gure instalazioetako laborategiok elementu hauez hornituak daude: 

  •  Errealitate areagotu/misto/birtualeko gailu komertzial berrienak
  •  Giza portaera ikertzeko sentsore fisiologikoak eta monitorizazio-teknologiak (neuromarketina)
  •  Mugimendua atzitzeko ingurune egokia target islatzaileak denbora errealean lokalizatzeko
  •  500 m3-ko kaiola bat droneekin esperimentatzeko
  •  200 m2-ko Chroma areto huts bat
  •  3D-ko fotogrametria- eta modelatze-sistema
  •  Errealitate birtualeko esperimentaziorako murgiltze-ingurune bat, 6 askatasun-gradukoa eta interakziorako elementuz hornitua. 

Ingurune hori egoki-egokia da prototipoak sortzeko eta, teknologia berriak erabiliz, esperientzia edo kontzeptu berriak garatzeko, esperimentatzeko eta probatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren KSI Berritzaile programarako ideiak sortzeko edo aztertzeko: TECNALIAk Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan dihardu.

EAEko kultura- eta sormen-alorreko industriak

KSI Berritzaile programa EAEko kultura- eta sormen-alorreko enpresei bideratua dago. Zentro teknologikoetatik kultura- eta sormen alorreko enpresetarako transferentzia teknologikoa du helburu, merkatu zabalagoetarako produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzeko eta sinergiak eta aukera-espazio berriak garatzeko. 

  • 1. ardatza. Berrikuntza eta teknologiaren transferentzia
  • 2. ardatza. Antolakuntza-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntza
  • 3. ardatza. Enpresak finantza-alorrean gaitzea 

Eman izena, eta zuzeneko arreta eskainiko dizugu.

Harremanetarako