Balio-kate osoan gertatu diren aurrerapen teknologikoak eta gaur egun egiten ari diren ikerketa arrakastatsuenak izango dira STEEL TECH 2021eko protagonista nagusiak: nazioartean ospe handia duten 30 bat enpresak hartuko dute parte.
Goiz eta arratsaldeko saioetan banatuko da, eta sektore siderurgikoaren erronka eta joera nagusiak aztertuko dira.
Kongresuko programa
- Ibilbide bikaineko zenbait adituk hartuko dute parte; besteak beste, han izango da Hans-Willi Raedt doktorea, Prosimalysko CEOa; produktu forjatuetarako altzairuaren teknologiak gaur egun dituen joerei buruzko keynote batekin emango dio hasiera programari.
- Punta-puntako enpresa batzuen ordezkariek ere parte hartuko dute kongresuko saioetan (adibidez, Urbania Construcción, Fagor Arrasate, Windar Renovables, CENIM eta Tubacex).
- Carlos Alba ArcelorMittal-eko Global R&D- Chief Digital Officer-aren parte-hartzea.
- Trantsizio digital eta jasangarriari buruzko hitzaldiak ere izango dira; adibidez, smartizazioa, adimen artifiziala, ekonomia zirkularra (txatarra balorizatzea, birziklatzea eta kudeatzea) eta zibersegurtasuna.
- Beste gai hauek ere jarriko dira mahai gainean: hidrogenoak altzairuan dituen efektuak, garraiorako altzairu berriak diseinatzeko jarraibideak edo altzairuaren biltegiratzea.
- Altzairuak sektore erabiltzaile estrategikoetan (eraikuntza, burdinbidegintza, automozioa edo energia) dituen soluzio eta aplikazioei buruzko ikuspegi estrategikoa eskainiko da.
Informazio gehiago
- Kongresua, erakusketa-eremua eta networking-eremua biltzen ditu ekitaldiak gune berean, baita bisita teknikoen programa ere.
- TECNALIAren laguntza eta babesa du, siderurgiaren sektoreko beste erakunde garrantzitsu batzuekin batera.
- STEEL TECH, Congress & Expo Bilbao Exhibition Centre eta SIDEREX erakundeek antolatu dute.