Grenfell dorreko suteak eztabaida bat eragin zuen Europan suteen aurkako babes pasiboaren araudiari buruz eta, zehazki, fatxadetako isolamenduari buruz. Eztabaida hori indarrean dago artean. Gaia konplexua da, eta diziplina eta sentikortasun batetik baino gehiagotatik heldu behar zaio.
Kataluniako Ingeniari Industrialen Elkargoak azterlan bat egin du suteak eraikinetako fatxadetan hedatzeak eragiten duen problematikari buruz. Gai horretako aditu askoren lana eta ezagutzak koordinatzen dira dokumentu tekniko horretan.
Aurkezpen-saioan, lehen mailako profesionalek hartuko dute parte, eta zenbait alderdi interesgarriri buruzko ikuspegi orokor bat emango dute.
Bertaratzen direnei, laburpen exekutibo bana emango zaie.
Norentzat:
- Eraikuntzaren eta instalazioen alorreko ingeniari proiektugileak
- Eraikinen mantentze-lanetan lan egiten duten ingeniariak
- Suteak eraikinetako fatxadetan hedatzeari buruzko problematikaz interesa duten beste profesional batzuk
AGENDA | |
---|---|
17:30 | Ongietorria ► Joseba Jaureguizar (Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargoko dekanordea) |
17:40 | Azterlanaren aurkezpena ► Jordi Sans, ingeniari industriala, COEICko Segurtasun Batzordeko lehendakaria eta azterlanaren zuzendaria |
17:50 | Su-hedapena fatxadetan ► Pilar Giraldo, arkitekto doktorea eta ETSABeko irakaslea. Incafusteko ikertzailea |
18:20 | Gaur egungo fatxadetako saiakuntza-metodoen indarguneak eta ahuleziak ► Xabier Olano, Egitura Segurtasunaren eta Sutearen Aurkako Segurtasunaren Laborategiaren arduraduna (TECNALIA) |
18:50 | Eztabaida |
19:20 | Amaiera |