Mugikortasunean eragiteko ahalmena duten Espainiako eta nazioarteko liderren topagune bihurtuko da Bilbo, hiri-mugikortasun jasangarriari buruz gogoeta egiteko eta gai horren inguruko akordioak lortzeko, bereziki kontuan hartuta gaur egungo testuingurua: larrialdi klimatikoa eta pandemia.
SUM Bilbao kongresuaren bigarren edizio honetan, aztergai nagusi izango dira hiriek mugikortasun jasangarriago bat finkatzeko orduan dituzten zailtasun eta aukera nagusiak. Hiri-mugikortasun jasangarriaren kate osoko eragileei aurrera egiteko aukera emango dieten soluzio berritzaileak aurkeztuko dira, kate horrek energia-horniduratik pertsonen desplazamendura eta azken miliara hartzen duela.
Kongresuan hiru gai nagusi izango dira
- Trantsizio energetikoa
- Gobernantza eta finantziazioa
- Mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza
TECNALIAk strategic partner gisa parte hartuko du kongresu honetan, ingurumen-inpaktu txikia duen mugikortasun-egoera baterantz egiten laguntzen duten teknologia eta negozio-eredu berriak garatzeko duen konpromisoari jarraikiz, etorkizuneko mugikortasun-egoera hori konektatua, efizientea, segurua, adimenduna eta inklusiboa izanik.
Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatu dute kongresua. TECNALIAren laguntza dute, eta Repsol, Irizar, Alsa, IBIL eta beste enpresa, elkarte, kluster eta erakunde publiko batzuen babesa.