Londresen egingo da FIREX International azokaren edizio berria. Azoka horretan, suteen aurkako babesean lan egiten duten mundu osoko profesionalak biltzen dira. Nazioartekotasun nabarmena duen azoka horretan, erakusgai izango ditugu gure berrikuntza teknologikoak eta suaren aurreko erreakzio eta erresistentziarekin erlazionatutako saiakuntza eta ziurtapenen zerbitzu-aukera zabala.
Beti teknologiaren abangoardian, Fatxadetako Sute Handien Laborategi berria aurkeztuko dugu nazioarteko merkatuan. Laborategi horrek ISO 17025 ziurtagiria du, eta suaren kanpo-hedapeneko eta suaren aurreko erreakzio eta erresistentziako saiakuntza-eskaintza osatzen du.
Zerbitzu aipagarriak
- Eskala handiko suteen kanpo-hedapeneko saiakuntzak (BS 8414-1, BS 8414-2, BR 135, AS 5113, LPS 1581, LPS 1582, ISO 13785-1, ISO 13785-2, NFPA 285)
- Suaren aurreko erreakzioaren saiakuntzak (EN 13823, EN ISO 11925-2, EN ISO 1182, EN ISO 1716, EN 13501-1, ISO 5658-2, ISO 5659-2, ISO 5660-1)
- Suaren aurreko erresistentziaren saiakuntzak (EN 1364-1, EN 1364-3, EN 1364-4, EN 1365-1)