Sutea fatxadan zehar hedatzea da eraikinetako suteek aurrera egiteko biderik azkarrenetako bat. Energia Eraginkortasunari buruzko (EB) 2018/844 Direktiba argitaratuta, estrategia bat, ibilbide-orri argi bat eta beharrezko finantziazio-mekanismoak definitu dira eraikinen parkea erabat berritzeko. Hala, 2050 baino lehen oso eraginkorrak eta deskarbonizatuak izatea lortuko da.
Fatxadak berritzea izango da giltzarrietako bat eraikinen energia-eraginkortasun handiagoa eta konfort termikoa lortzeko, eta, ondorioz, kontsumitzailearen fakturan aurrezteko: material, produktu eta sistema berriak ezarri beharko dira eraikinaren inguratzailean, kontuan harturik material eta produktu erregaiak sartzeak eta sutea hedatzeko bide berriak sortzeak dakarten arriskua.
Funtsezkoa da material eta produktu horiek bete beharreko betekizunak ezagutzea, fatxada-mota bakoitzaren hedatzeko bideak zein diren aztertzea, eta hedatze hori mugatzeko edo saihesteko diseinuaren eta soluzioen berri izatea. Gainera, fatxadak berritzeko proiektu horietan, behar bezala aplikatu behar da indarrean dagoen legeria.
EDUKIA
- Eraikuntzako materialen eta sistemen suteekiko portaera. Suarekiko erreakzioa vs erresistentzia.
- Suteak fatxadan zehar hedatzeko mekanismoak.
- Aplikatu beharreko araudia (EKT, OD, Suteen aurkako Segurtasuna).
- Fatxada-sistemen baliozkotze esperimentala.
NORENTZAT DEN
- Arkitektoak, proiektugileak, zuzendaritza fakultatiboa.
- Fatxada-aholkulariak, ingeniaritzak.
- Eraikitzaileak, sustatzaileak, administrazioak.
- Elkargo profesionalak, unibertsitateak.
- Fatxadetarako material, produktu eta sistemen fabrikatzaileak.
NORK EMATEN DUEN
- Xabier Olano Azkune - Suteen aurkako Segurtasuneko Laborategiaren arduraduna (Industry Lab_services arloa) xabier.olano@tecnalia.com