Ezagutzen duzu “memoria energetiko” kontzeptua? Badakizu zein den herrialde honen memoria energetikoa? Lagunduko al diguzu definitzen?
“Memoria historikoa”ren ideia oinarri harturik, tailer honetan ikusi nahi dugu zein diren energiaren produkzio eta kontsumoarekin loturiko memoria zehatza osatzen duten inpresio, sentsazio, oroitzapen, gertakari erreal edo interpretazio subjektiboak, horiek guztiek eragina izan baitezakete herritarren portaeran eta sistema energetikoa aldatzearen alde edo kontra har dezaketen jarreran. Nork ez du zerbait entzun Francoren garaian eraikitako urtegi handiei buruz, nahiz eta ez zuzenean bizi izan Itoizko urtegiaren gorabeherak? Edo nork ez du gogoan mendian ikusitako lehenengo aerosorgailu hura?
Forma eman nahi diogu “memoria energetiko” ikerketa-kontzeptu berriari, eta ulertu nahi dugu zer eragin duen gure memoria pertsonal eta kolektiboak trantsizio energetikoan. Aukera aparta duzu hau horretarako.
Parte-hartzea eskertzeko, Donostiako La Perla jatetxeko bi lagunentzako 3 afari zozkatuko ditugu tailerrean parte hartzen dute guztien artean.
Zatoz!
Este proyecto ha recibido financiación del programa de investigación e innovación de la Unión Europea “Horizon 2020”, según el acuerdo número 727470.