Talentu Ekintzailearen Foro honetan beren taldeak indartu nahi dituzten zenbait aukera aurkeztuko dira.
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIA Venturesek —TECNALIAren Deep Tech Venture Builderra— Talentu Ekintzailearen Foroa egingo dute urriaren 4an, 16:00etan, Sarrikon (UPV/EHUren Bizkaiko Campusean). Foro horretan, oinarri teknologikoko ekimen ekintzaile batek eta TECNALIAren partaidetzapeko 4 deeptech startup-ek eta UPV/EHUk sustatutako 3 startup-ek beren talde sustatzailea indartzea xede duten aukerak aurkeztuko dituzte.
Talentu ekintzailea bilatzen duten TECNALIAren aukerak
Zehazki, honako profil hauek bilatzen dira:
- W2UWANT: azken miliako logistika optimizatzeko soluzio bat da, profil ekonomiko/legala bilatzen duena, arreta ekintzailetzan eta logistikan jarrita, batez ere azken miliako logistikan, baita soluzio teknologikoek gizartean aldaketak nola bideratzen eta eragiten dituzten aztertzean ere.
- H2SITE: deep tech startup bat da, hidrogenoa in situ bereizteko eta ekoizteko mintz-erreaktoreen fabrika bat duena eta hidrogenoa garraiatzeko soluzioak eskaintzen dituena. Hiru profil bilatzen ditu:
- Product manager-a.
- Public affairs advocacy manager-a.
- Instrumentazio eta kontroleko ingeniaria
- IZPITEK: deep tech startup bat da, egitura-osagai arinetan integratutako produktu fotovoltaikoak garatzen diharduena. Bi profil bilatzen ditu:
- Instalazio-arduraduna.
- BIOKEMIK: deep tech startup bat da, baliabide berriztagarrietatik abiatuta balio erantsi handiko produktu eta prozesu biokimiko eta jasangarriak garatzen dituena. Profil bat bilatzen du:
- CEOa.
UPV/EHUren ekintzailetza-ekimenak
Gainera, UPV/EHUren TECNALIA Ikasgelaren eta TECNALIA Ventures-eko Pertsona Ekintzaileen Klubaren esparruan antolatutako Foroan, beste ekimen ekintzaile batzuk ezagutu ahal izango dira, hala nola ZITEKek (UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programa) eta MBAe3-k (UPV/EHUko Ekintzailetza Masterra) sustatutakoak:
- UBYKO: Azken miliako logistikarako robotika eta automatizazioa. Profil bat bilatzen du:
- Software-ingeniaritzako seniorra.
- ROSEO: hiri-energia eolikoan diharduen startup bat da. Profil bat bilatzen du:
- Sustatzailea.
- Dblocks & TROPICALDENDA: Ekitaldietarako eta elikagaietarako marketplace bat eskaintzen duen startup bat da. Profil bat bilatzen du:
- Serieko pertsona ekintzailea.
- ALETHIA: baso-digitalizazioan diharduen startup bat da.
- WITALGAE: elikadura-sektorerako mikroalga-biomasa merkaturatzen duen startup bat da.
Foroa amaitzeko, interesdunek espazio bat izango dute aurkezten diren aukera guztietako ordezkariekin alde biko bilerak egiteko.