Agenda

TECNALIA Ventures, Super Connect For Goodeko epaimahaikide

TECNALIA Ventures, jurado de Super Connect For Good

Eguna

2023ko urriaren 5a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 5:00 pm

Prezioa

Doan

Borja Filibi, TECNALIA Venturesen partaidetzapeko enpresen kudeatzailea, epaimahaikide da Super Conect For Good 2023 startup-lehiaketan

Super Connect For Good lehiaketak sortzen eta hedatzen ari diren nazioarteko startup teknologikorik onenak aurkitu eta konektatu nahi ditu, eta pertsonen bizitza teknologiaren bidez hobetuko duen gizarte-eragin positiboa sortu. Zehazki, lehiaketak Erresuma Batua, Irlanda, Europa, Australia, Zeelanda Berria eta Asia hartzen ditu barne. 

Lehiaketaren antolatzaileak hauek dira: oinarri teknologikoko enpresa berriak maila globalean konektatzen dituen Empact Ventures startupa eta profesionalak errekrutatzen munduan lider den Hays taldea. Leihaketak korporazioekin, ETEekin, eragile finantzatzaileekin eta sektore publikoarekin konektatzen ditu parte hartzen duten startupak, lankidetzak gauzatzeko. 

TECNALIA Ventures epaimahaikidea da 

2023ko edizioan, TECNALIA Venturesen (TECNALIAren Deep Tech Venture Builder-a da) partaidetzapeko enpresen kudeatzailea, Borja Filibi, epaimahaikide da Super Connect For Good (SCFG) lehiaketan 

Lehiaketak bertikal hauetan, besteak beste, jarduten duten startupak bilatzen ditu: 

  • Adimen artifiziala 
  • MedTech
  • HealthTech
  • FinTech
  • EdTech
  • ClimateTech

Horretaz gain, honako tipologia hauetako startupak aurkeztu ahal izango dira: 

  • Pre-Seed Startup-ak
  • Tech Startup-ak (Seed Stage)
  • Tech Scale-up (Series A)
  • TEch Scale-up (Series B)

Ekitaldi birtuala

  • Urriaren 5ean, parte-hartu duten startupeetatik 100 onenek azalduko dituzte beren soluzioak.
  • Azaroaren 29an, Super Connect For Good (SCFG)-k jakinaraziko du zein diren irabazleak, lehiaketaren amaiera gisa.

Online

Hartu lekua!