Munduko adimen distiratsuenen ideiak eta inspirazioa
World Business Forum, The age of the ideas ospetsua Madrilera iritsiko da. Bi egunez, bestek beste arlo hauetan nazioartean erreferente diren zenbait adituk hartuko dute parte: berrikuntza, lidergoa, talentuaren kudeaketa eta negozioen eraldaketa eta jasangarritasuna.
Esperientzia paregabea da "World Business Forum: Wobi" programabatekin ikasteko. Gaurkotasuneko gai garrantzitsuenekin diseinatu da programa, ideia berriak sustatzeko eta enpresetako liderrak egungo panoraman nabarmendu daitezen sustatzeko, beren ezagutzak eguneratzeko eta beren konpainietan arrakasta lortzeko.
Gure parte-hartzea
Stand bat jarriko dugu erakustokian, eta inguratzen direnak joko batean parte hartzera gonbidatuko ditugu.
TECNALIA, ekitaldiko supporting partner gisa, topaketan parte hartuko du, Jesús Valero zuzendari nagusiaren eskutik. Uri Levine aurkeztuko du, , Wazeren fundatzaileetako bat, ekintzaileen inspiratzailetzat hartzen dena.
- Berrikuntza ardatz nagusi dela, funtsezko gaiak partekatuko ditu, zeinak oso ondo laburbiltzen baititu bere liburu berriaren izenburu ezagunak: Fall in Love with the Problem, Not the Solution (Maitemindu zaitez arazoaz, ez soluzioaz).