Adacen Garuneko Kaltearen Nafarroako Elkartearekin batera, gure jardueraren eta zahartze aktiboaren arloan egiten ari garen aurrerapenen berri emango dugu.
Topaketan, gerontoteknologian, adimen artifizialean, robotikan eta zerbitzu soziosanitarioetan adituak direnek azalduko diete parte-hartzaileei zer aurrerapen teknologiko eta sozial nagusi izan diren landa-eremuetako eta hiri-eremuetako zahartze-prozesuan.
Gainera, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta "La Caixa" Fundazioarekin elkarlanean egindako Hub Digital proiektuaren ondorio nagusiak azalduko ditu Adacenek.
TECNALIAren jarduera neuroingeniaritzan
Alberto Martínez Neuroingeniaritzako merkatu-kudeatzaileak emango du hitzaldietako bat.
- "Teknologia etxean, laguntza ikusezin bat adinekoentzat" hitzaldian, TECNALIAren adineko pertsonentzako jarduera teknologikoa aurkeztuko du.