Agenda

Teknologia berritzaileak klima-aldaketaren aurkako borrokan

Tecnologías novedosas en la lucha contra el cambio climático

Eguna

2022ko ekainaren 6a - 2022ko ekainaren 17a

Lekua

Online

Ordua

-

Prezioa

Doan

"Klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen duten teknologia berritzaileen erakusleak ezartzeko metodologia" izeneko trebakuntza lagungarri da Europako manufaktura-industriarentzat teknologia erakusteko proiektuetan dituen gaitasunak hobetzeko

Demo4Green Europako proiektuak teknologia erakusteko proiektuei buruzko ikaskuntza-programa bat jarri du martxan, zeinean aukera ematen baitu ikaskuntza pertsonalizatuko esperientzia batean parte hartzeko.

Industrian karbono-aztarna murrizteko teknologien erakusleak zabaltzeko ekimen bat da Demo4Green.

Norentzat

  • Teknologia berdeetan eta erakustaldi teknologikoetan interesa duten ETE teknologikoetako fabrikazioko profesionalak, ikasleak eta ikertzaileak.

Trebakuntzaren helburua

  • Teknologia berritzaileen erakusleak TLF (Teaching and Learning Factory) batean ezartzeko egin beharreko urrats guztiak biltzen ditu programak. TLFak gune fisikoak dira, eta fabriketan, unibertsitatean nahiz zentro teknologikoetan kokatzen dira, non parte-hartzaileek fabrikazioko kontzeptuak, joerak eta ezagutzak eskuratu baititzakete.

TECNALIAren papera ikastaroan

  • Nola deskribatu industriarentzat erakargarri den modu batean jasangarritasunarekin, ekonomia zirkularrarekin eta digitalizazioarekin lotutako demo bat
  • Demoa ezartzeko plana egiteko metodologia

Informazio gehiago

Online

Hartu lekua!