Burdingintza-sektorea berritzen
Programa 20 minutu inguruko txostenetan egituratuta dago, eta burdingintza-sektoreko berrikuntzarekin lotutako gaiak landuko dira.
- Parte-hartzaileek hitz egiteko eta networkingerako aprobetxatu ahal izango dute koktela.
- Azkenik, Sincrotrón Albaren egoitzako instalazioak bisitatuko dira; sinkrotroi-argia sortzeko elektroi-azeleragailuen multzo bat da. Aukera ematen du materialen egitura atomikoa eta molekularra ikusteko eta haien propietateak aztertzeko.
TECNALIAren parte-hartzea
- Eva Anglada gure ikertzaileak material, prozesu eta osagai metalikoen diseinua bizkortzeko teknologia disruptiboetan dugun balio-proposamena erakutsiko du. Materialen ingeniaritza konputazional integratuan dugun esperientzia partekatuko du, zeinak aukera ematen baitigu prozesuetan efizientzia handiagoa lortzeko.
- Gure lankide Jesús Murgoitiok, Acerinoxekin batera, mugikortasun kooperatibo, konektatu eta automatizatuari buruzko aurkezpen bat egingo du, burdingintza-instalazio baten barruko logistikan nola aplikatzen den ikusteko.
Gehiago jakin nahi baduzu galdaketako eta burgingintzako gure teknologia disruptiboei buruz, jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.
*PLATEA Altzairuaren Espainiako Plataforma Teknologikoak antolatu du jardunaldia.