Agenda

Teknologia kuantikoa: sektore aeroespazialerako tresna

Cuántica para Aeroespacial

Eguna

2022ko maiatzaren 3a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Teknologia kuantikoak menderatzeak nagusitasuna ematen du adimen artifizialean, optimizazioan, sentsorikan edo zibersegurtasunean

Teknologia kuantikoek hamarkada honetako arazo konplexuenak konpontzeko gaitasuna dute; azken urteotan bultzada zientifiko eta teknologiko izugarria izan dute. Mundua gero eta lotuagoa, berehalakoagoa eta konplexuagoa den heinean, gero eta handiagoa da orkestrazio- eta optimizazio-sistemen sofistikazioa eta konplikazio konputazionala, eta gero eta zailagoa da hurbilketa klasikoekin tratatzea.

Teknologia horien gaitasun guztiak erabat zabaltzen direnean, bost bat urte barru, joko-arauak erabat aldatuko dira. Erakundeek talentu konplexu eta bereziaren konbinazio bat garatu beharko dute aldi horretan, eragina duten aplikazioak sortzeko.

Arlo honetan behar den ezagutza- eta aplikazio-diziplinen konbinazioa oso zaila da sortzen eta kopiatzen, eta, beste teknologia konbentzional batzuekin ikusi dugun bezala —hala nola adimen artifizialarekin—, trebatzeko eta finkatzeko denbora jarraitua eskatzen du.

TECNALIA teknologia kuantikoen arloan

  • Industria garapen jasangarrirako prestatzea
  • Teknologia kuantikoak dituzten aplikazioen hedapena bizkortzea, inpaktua lehenetsiz eta ezagutza-arlo horrek lehen etapetan duen arriskua eta ziurgabetasuna minimizatzen lagunduz.
  • Talentu espezializatua, sektore-kapilaritate handia eta ekimenak eraikitzeko gaitasuna eskaintzen ditu, gero eta interkonektatuago, automatizatuago eta konplexuagoa izango den mundu batean.

Hizlariak

Webinar honek industria-erakundeek teknologia hori erabiltzeko gakoak ematen ditu, eta sektore aeroespazialean dituen aplikazioen nazioarteko erreferentzia batzuk erakusten ditu.

  • Esther Villar doktorea NEXT-Quantum Technologies-eko arduradun zientifikoa da. Besteak beste, aditua da adimen artifizialeko, ikaskuntza azaleko eta ikaskuntza automatiko sakoneko ereduetan, eta pribatutasun-kontzientziadun ikaskuntza banatuko estrategietan, ikaskuntza federatua eta ikaskuntza indartua barne. Zenbait ekarpen egin ditu ikerketa-arlo horiei buruzko hitzaldietan eta aldizkarietako artikuluetan.
  • Alejandra Ruiz doktorea TECNALIAko NEXT-Quantum Technologies-eko proiektu-zuzendaria da, non software kuantikoko ingeniaritzaren arloa gidatzen baitu (Quantum Software Engineering). Sistema txertatuen arloan, zibersegurtasunean eta segurtasunean eta Software & Systems Lifecycle Innovationen lan egin du. Sistema kritikoetako aseguramendu modularreko proiektuetan parte hartu du, bereziki automozioaren, sektore aeroespazialaren, trengintza-sektorearen eta gailu medikoen arloetan. Badu esperientzia teknologia berrientzako arriskuen analisian eta kudeaketan. Esperientzia handia du estatuko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan.
  • Guillermo Gilek NEXT-Quantum Technologies-eko taldean lan egiten du; teknologia horiek industrian aplikatzeko soluzioak kontzeptualizatzen, diseinatzen eta garatzen jarduten du. Sortzen ari diren aukerak garatzea da haren jardueraren fokua. Zenbait sektoretako negozio-prozesuen beharrei eta arazoei aplikatutako diziplina digital berriak konbinatzearen ondorio dira aukera horiek. Azken 30 urteetan, I+Garen arloan jardun du arlo digitalean, eta trebakuntza sendoa izan du estrategien diseinuan eta ezarpenean, enpresa-garapenean, marketinean eta ekipoen garapenean.

Informazio gehiago: "Teknologia kuantikoa: sektore aeroespazialerako tresna"

Online

Hartu lekua!