Teknologia kuantikoek garapen eta gorakada handia izan dute, eta interes bereziko jakintza-eremu bihurtu dira logistikaren eta mugikortasunaren industriarako.
Teknologiak gero eta protagonismo handiagoa du gizarteak aurrez aurre dituen ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkak konpontzeko.
- Web-mintegi honek zenbait gako emango ditu, logistika- eta mugikortasun-sektoreko erakundeek modu errealistan eta eraginkorrean barnera dezaten teknologia emergente hori. Logistika- eta mugikortasun-sektorea bereziki aktiboa da esparru horri dagokionez, optimizazioarekin lotutako premien tipologia dela eta.
- Web-mintegia helburu hauekin antolatu da: teknologia horien garrantzia azpimarratzea, zer egoeratan dauden partekatzea, eta sektoreko enpresen berrikuntza-agendan txertatzeko gakoak ematea.
Optimizazioa, simulazioa, detekzioa edo babesa
Kuantika, beste teknologia digital batzuekin batera, tresna indartsua da erakundeentzat, optimizazio-, simulazio-, detekzio- edo babes-arazoei irtenbidea topatzeko. Web-mintegiak, kasu eta adibide zehatzetara joz, logistikaren eta mugikortasunaren sektorerako zenbait aplikazio erakutsiko ditu, bai eta haiek ezartzeko gakoak ere.
- Informazio gehiago eskuratzeko, joan LOGISTOP atarira.