Agenda

Teknologia kuantikoak RIS3ri aplikatuta

Tecnologías cuánticas aplicadas al RIS3

Eguna

2022ko apirilaren 6a

Lekua

Bizkaiko Teknologia Parkeko auditoriuma 101 eraikina

Ordua

9:30 am - 12:30 pm

Prezioa

Doan

Industria-iraultza berri bat ari gara bizitzen, iraultza kuantikoa

Teknologia kuantikoak beharrezkoak dira, bai nazioartean, bai enpresetan, bai instituzioetan. Horren erakusgarri dira Europaren apustua, 3. Flagship merkaturatzearekin (1.000 milioi euro 10 urterako), eta IBM Quantum, Google Quantum AI eta Amazon Braket ekimenak, besteren artean.

Soluzio kuantikoen bilakaera teknologikoak aukera-testuinguru bat eskaintzen du Euskal Herrian teknologia horiek sustatu eta garatzeko. Mekanika kuantikoaren legeetan oinarritutako teknologia horiek aukera bat eskaintzen diete enpresei.

  • Teknologia kuantiko nagusiak eta haien garapen-egoera ezagutuko dituzu.
  • Gaur egun zer sektoretan aplikatzen diren eta zer kasutan erabil litezkeen kontuan hartuta tratatuko dira teknologia kuantikoak.

Norentzat

  • Teknologia-arduradunak eta negozio-ikuspegitik edota ikuspegi teknologikotik teknologia kuantikoen enpresa-aplikazioak ezagutu nahi dituen oro.

Programa

  • Mekanika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak
  • Teknologia kuantikoetarako sarrera
    • Sentsoreak eta metrologia
    • Konputazio kuantikoa
    • Komunikazio seguruak
    • Zibersegurtasuna
    • Software kuantikoaren ingeniaritza
  • Aplikazioa zenbait negozio-testuingurutan
    • Industria aeroespaziala
    • Automozioaren industria
    • Osasuna
    • Finantza-sektorea
    • Nekazaritza
    • Industria eta ekoizpen-prozesuak
    • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea (IKTen sektorea)

Hizlariak

  • doktorea Alejandra Ruíz:  Informatikan eta Telekomunikazioetan doktorea. TECNALIAko Teknologia Kuantikoen (QTECH) arloko proiektu-zuzendaria da. Aditua da teknologia berrientzako arriskuen analisian eta kudeaketan. Esperientzia handia du sistema txertatuen, zibersegurtasunaren, segurtasunaren eta Software & Systems Lifecycle Innovation-en ekipoetan. Sistema kritikoetako aseguramendu modularreko proiektuetan parte hartu du, bereziki automozioaren, sektore aeroespazialaren, trengintza-sektorearen eta gailu medikoen arloetan, eta Europako proiektu askotan ibili da.
  • Valentín García, gaur egun, Lantik SAko Berrikuntzako zuzendaria da (Lantik Bizkaiko Foru Aldundiko Teknologia eta Berrikuntzako Agentzia da). Industry-focused Quantum Ecosystem teknologia kuantikoen berrikuntza-ekosistema bultzatzen du, teknologia kuantikoak eta teknologiaren ekonomia goiz eta modu estentsiboan hartzea sustatze aldera, XXI. mendeko ezagutzaren ekonomia global berriaren esparruan. Prestakuntza ofizial hau du: Batchelor of Science, Honours in Computing (Galesko Unibertsitatea), Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Unibertsitate Masterra (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea, UNIAR), Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Unibertsitate Masterra (Kataluniako Unibertsitate Irekia, UOC) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Ikasketen Unibertsitate arteko Masterra (Salamancako Unibertsitatea, USAL, Oviedoko Unibertsitatea, UNIOVI, eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, UPV). Gainera, unibertsitateko berezko titulua duten graduondoko programa hauek egin ditu: Big Data for Business (UNIR), Adimen Artifiziala (UNIR) eta GovTech (IE Unibertsitatea). 40 urteko esperientzia du informazioaren teknologien sektorean, eta, bere bizitza profesionalean, erantzukizuneko postuak izan ditu askotariko arloetan, hala nola teknologiari buruzko prestakuntzan, soluzio eta aplikazioen garapenean, azpiegitura teknologikoetan eta berrikuntzan.

Informazio gehiago

  • Telefonoz izena emateko: 944 536 262
  • Posta elektronikoz izena emateko: apunta@enpresadigitala.spri.eus
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala

Bizkaiko Teknologia Parkea. 101 eraikina.

Hartu lekua!