Agenda

Teknologia sormen-aliatu gisa: 2020ko KSI Berritzaile

Eguna

2020ko apirilaren 24a

Lekua

WEBINAR

Ordua

-

Prezioa

Doan

Eusko Jaurlaritzaren KSI kultura- eta sormen-industrien berrikuntzarako programak 2020 honetarako deialdia zabaldu du, maiatzaren 8ra arte.

KSI BERRITZAILE 2020 programak beste deialdi bat zabaldu du kultura- eta sormen-industrien sarerako, bi jarduera-ardatzen inguruan: 

  • Berrikuntza eta transferentzia teknologikoa
  • Antolamendu-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntza

 

Berrikuntzaren transferentzia teknologikoaren ardatzean, honako teknologia hauek lantzen dira: multimedia-edukiak prozesatzeko teknologiak; datu-analisiak; hizkuntza-teknologiak; ordenagailu bidezko grafikoak; konputazio mugikorra; errealitate areagotua eta birtuala.

Helburua

Berrikuntza eta transferentzia teknologikoko eragile aktiboetako bat izanik, jardunaldi hau antolatu dugu, parte hartzeko saio bat izan dadin, non enpresek beren enpresa-ideia aurkezteko gako nagusiak jasoko baitituzte; aktibo teknologikoetan eta zentro teknologikoek eskura dituzten laborategietan oinarrituta dago.

Ordua Gaia
10:30 2020ko KSI Berritzaile programaren aurkezpena
Ardatzak, parte hartzeko modalitateak eta inplikatutako eragileak
Ideia bat aurkezteko gakoak
11:00 Galderak eta zalantzak