Bizkaia Connected Corridor BFAren eta TECNALIAren arteko ekimena da, eta helburua du berrikuntza sustatzea eraikuntza zibilaren eta errepideetako mugikortasunaren arloetan
Bizkaia Connected Corridoren bidez, Bizkaiko azpiegitura guztiak eskaintzen zaizkio industria- eta ikerketa-sareari. Haren 1.200 km-ak eta haiei lotutako azpiegitura guztiak jartzen dira eskura, hauekin lotutako teknologien erakusgarri: arlo fisikoa, material aurreratuak, nanomaterialak, material birziklatuak, jasangarritasuna eta arlo digitala, hala nola adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta datuen analisia.
Mugikortasun konektatua, kooperatiboa eta autonomoa
Mugikortasun konektatu, kooperatibo eta autonomoarekin lotutako lau teknologia-hedapen egiten ari dira, azpiegituretako biki digitalekin eta errendimendu handiko datuak kudeatzeko arkitekturekin. Aprobetxatzeko moduan egongo dira garapenak probatu eta erakusteko.
PTEC Espainiako Eraikuntza Plataforma teknologikoak webinar hau antolatu du TECNALIAren laguntzarekin: "Bizkaia Connected Corridor, errepideetan teknologiak probatzeko eta erakusteko Living Lab-a". Gure lankide Olga Alonsoren laguntza izango dugu; haren ardurapean dago Bizkaia Connected Corridor proiektua, TECNALIAren Teknologia Digitalen Laborategia.